Teknologia albisteak

"Azaleratzen ari diren teknologiak" jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Juanan Pereira - Gipuzkoako Bazkundea
2005-05-17 : 11:05

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, SPRI, Miramon Enpresa Digitala, Microsoft, Sarenet eta CodeSyntax enpresekin lankidetzan, "Azaleratzen ari diren teknologiak" izeneko hedapenerako jardunaldia antolatu dute.

Jardunaldi hori ekainaren 21ean egingo da, Donostiako Teknologi Elkartegiko auditorioan. Informatika gerenteei eta arduradunei zuzenduta dago, eta helburu bat du: IKTBen munduan sortzen ari diren eta enpresarik lehiakorrenak jada bereganatzen ari diren teknologia berriei buruzko informazioa eta egoera praktikoak enpresei erakustea.

Teknologia Berrien merkatuak termino berriak sortzen ditu maiz teknika, produktu edota hizkuntza berriei izena emateko. Zenbaitetan, berehala ahazten ditugun modako produktuei edo zerbitzuei izena emateko baino ez dute balio izaten termino horiek. Nolanahi ere, esperientziak esaten digu beste termino batzuk, enpresek benetan erabiliko dituzten teknologiak izendatzeko erabiltzen direnak, gelditzeko heldu direla.

RFID, SEO, Mobile Computing, Software Librea, NAN digitala, IP bidezko ahotsa, Gizarte Sareak... Sigla horiek guztiak ez dira teknizismo hutsak, ezta moda igarokorrak ere. Aitzitik, enpresen eguneroko lanari errotik eragingo dioten teknologiak dira.

Jardunaldi honen bidez, sortzen eta gorantz egiten ari diren teknologien baliagarritasunaren berri eman nahi diegu enpresei, baita horri buruz jakin nahi duten informazio guztia ere. Aipatutako gai hauetan (RFID, SEO, Mobile Computing, Software Librea, NAN digital, VoIP, Gizarte Sareak…) benetan adituak direnek hartuko dute parte jardunaldian, eta, beraz, gure zalantzak argitu eta gehien interesatzen zaizkigun gaietan sakonduko dute.

Bukaera gisa, Teknologia Berrien arloko ponente ospetsuek 10 urte barru Informazioaren Gizarteak izango duen etorkizunari buruz eztabaidatuko dute: Zein enpresa nagusituko dira informatika merkatuan? Zer eragin izango dute teknologia berriek gure lanean eta negozio ereduetan? Telelana ohikoa bihurtuko al da? Zer lege berri beharko dira? Nolakoak izango dira Internetekiko konexioa eta ordenagailuarekiko jarduna?

Egun bakar bateko jardunaldi honetan parte hartuko dutenek urte osoan zehar IKTBen gaineko erabaki zuzenak hartzeko informazioa lor dezaten nahi dugu.

Hitzaldiekin batera eta jardunaldiaren osagarri bezala, enpresa-adituekin bakoitzaren kasu partikularra aztertzeko aukera izango da. Besteak beste parte hartuko dute:

Doan izena emateko eta jardunaldiari buruzko informazio gehiago lortu ahal izateko, jo helbide honetara: http://www.camaragipuzkoa.com/teknologia

Erantzun

Sartu