IKA-k babesle kanpaina hau jarri zuen martxan duela hilabete batzuk. Nafarroako Gobernuak euskaltegi eta gau eskolei diru laguntzetan egindako murriztapenei aurre egitea du helburu, Nafarroako Gobernuak ikasleko kendu diena eskuratuz.
Nafarroako Gobernuak, 2005erako aurrekontuetan, gau eskolendako ematen zuen diru laguntza izugarri murriztu du. Laguntza hori orain arteko 528.827 tik 180.000 ra pasako da, 2005ean.
Babesle kanpaina honek ikasleek orain ordaintzen dutena baino gehiago ez ordaintzea du helburu, eta Gobernuak ikasleko ordaintzen ziguna eskuratzea. Gure bi diru iturriak horiexek baitira, ikasleek ordaintzen dutena eta Gobernuak ematen digun laguntza. Ikasleek 325 eta Gobernuak, berriz, 250 ordaindu izan digu orain arte. Hori da bada, Gobernuak ordaindu izan diguna hain zuzen ere, eskatzen dizuguna. Nafarroako Gobernuaren axolagabekeriaren aurrean, Gobernua ZEU IZAN zaitezen 2005ean. Halere, Gobernuaren jarrera alderazteko ahaleginetan segituko dugu, 2006an gauza bera gerta ez dadin.
Laguntzeko prest izanez gero, arestian aipatutako 250 ak IKAko kontuan sar ditzakezu eta argibide gehiago jasotzeko gurekin kontaktoan jarri, gainera babesle txartela helarazteko zure helbidea beharko baitugu. Zuen diruarentzat inbertsio hoberik ezin asma dezakezula ziur egon, erdaldun elebakar bat euskalduntzen laguntzen duzu/diguzu eta. Gogoan izan desgrabatzeko balioko dizula-.
Babeslea norbanakoa edo lagun taldea ere izan liteke, jakina, (Familia, lankide, adixkide....) Ezin baduzu diru hori bildu, guttiago eman dezakezu, badakizu erreka ttikiek egiten dituzte haundiak.
Gure kontua honako hau duzu:
EUSKADIKO KUTXA/CAJA LABORAL 3035 0058 30 058 001084.2.
Kontakturako, gure helbidea honako hau duzu:
IKA Arturo Campion Euskaltegia
Comedias 14-4.
31001 IRUÑEA
Telefonoa: 948 222246
email: ika_campion@teleline.es
Eman, mesedez, kanpaina honen berri zure ezagunen artean; haiek ere laguntzen ahal digute eta.
Izan ongi eta MILA ESKER.
Erantzun
Sartu