Goiena.com, Goiena komunikazio enpresaren webgune berritua
Goiena Komunikabide Zerbitzuak euskaraz jarduten duen komunikazio enpresa da. Gipuzkoako Debagoiena eskualdean kokatuta dago. Lau hedabidetan banatzen du bere jarduna:
Goienako publizitate sailak ere bere atala du webgunean:
Goiena Komunikazio Zerbitzuak Koop. Elkartearen gaineko informazioa eta albisteak ere biltzen ditu webguneak.
Goienaren edozein komunikabide edo saileko arduradunari e-posta mezua bidali nahi izanez gero, badute harremanetarako atala.
Korpoweb erabilita
CodeSyntax-ek garatu du alde teknikoa, Korpoweb plataforma erabiliz. CodeSyntax-en enpresetarako Korpoweb soluzioak, teknologia dinamikoa eta aurreratua erabiliz, enpresen atari korporatiboei erantzuten diete. Besteak beste, oinarrizko Korpoweb-ak honako ezaugarri hauek ditu:
- Eleaniztasunerako prestatuta dago
- Kudeatzeko erraza da
- Enpresa albisteak eta berriak erraz gehitzea bideratzen du
- Bilatzaileetan ondo kokatzeko prestatuta dago
- Diseinu korporatibora moldatzeko gauza da, erabilgarritasuna eta web diseinuaren estandarrak betez.
Webgunearen diseinua Artemanek eta CodeSyntax-ek egin dute, elkarlanean.
Beste Webgune Euskaldun Bat: www.goiena.com
Erantzunak kargatzen...