Hizkuntzalaritza teorikoa zein aplikatua, beriziki idatzizkora lerratzen dira. HIZTEKeko mintegiak alorreko gaurkotasunari heldu nahirik ahozko hizkuntzalaritzaren ikerketa ezagutzeko aukera emango digu ostiral honetan, hilaren 20an.
Hizkuntza Teknologiak graduondoko eskolen saio osagarri gisa antolatzen diren mintegi edo mahai-inguruetan profesionalei zenbait gairen inguruko ikuspegi zabala eta diziplinartekotasuna eskaini nahi zaie. Ildo horretatik, gaiaren inguruko adituak mahai baten inguruan elkartzen ditugu, beren esperientziak modu dinamikoago batean trukatzeko eta gainontzeko partehartzaileei ere (ikasleak eta kanpotik etorritako interesatuak) gaiaren inguruko eztabaidan parte hartzeko aukera emanez. Mintegiok irekiak dira, beraz.
Maiatzeko mintegi honetan, kontuan izanik, hizkuntzalaritza teorikoa zein aplikatua, beriziki idatzizkora lerratzen direla, oraingoan, ahozko ikerketaren inguruko zenbait hurbilpen ezagutzeko aukera eskaini nahi dugu. Horrez gain, elkarlanerako bideak urratseko aukerak bultzatu nahi dira.
Datorren mintegian hauek izango ditugu gure artean:
Beste gaien artean partaide bakoitzaren lanaren aurkezpena, ahozkoaren baliabideak, ikerketa-lerroak edo idatzizkoan duen eragina jorratuko dira.
Informazio gehiagorako helbide honetara idatzi edo 943 82 14 26 telefonora deitu.
Erantzun
Sartu