
Biko-teka delako ekimena duela urte batzuk abaitu zen: Liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerrak egitea da koxka, idazle-narratzaileak batetik eta ilustratzaile-irudigileak bestetik elkarrekin jarri eta trebatzea. Irakasle gisa, Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak koordinatuko duten 2023ko tallerra, zeinarentzat izen-ematea irekia dagoen jada.
Aste honetako Twitcheko eta Segura irratiko zuzenean, nola Hikaldian ari diren Goierri aldean, halaxe egin diote elkarri, noka eta toka, Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak eta Olatz Etxeberria Segura Irratiko esatariak. Eta horreka jardun dute, aktualitate teknologikoa komentatuz: nola jaitsi daitekeen norberaren edukia Twitterretik, adibidez, eta Futbol Mundiala hor dela-eta, hori eta beste ikuskizun batzuk modu piratan nola ikusten diren gaur egunean.
Twitterreko ingeniari ihesarekin arazo teknikoak gertatzen ari direla ematen du. API batzuk ez dabiltzala, AEBetako telefono batzuetan jakinarazpenek huts egiten dute... euskaldunontzako arazo berezi bat gertatu dela uste dugu: web bidez euskaraz baduzu interfazea, zure timeline kronologiko nagusia desagertu egin da. Uste dugu hizkuntza ezarpenetan aldatzen baduzu erdara batera, ondo jarriko zaizula.Sustaturen kontuarekin hala gertatu zaigu bederen.
Munduko Futbol Txapelketa egiten ari diren honetan, Qatartik ematen dituzten partida gehienak ikusteko modua ordainpekoa da, beIN Sports bidez Ipar Euskal Herrian eta Movistar bidez Hego Euskal Herrian (kenduta TVEk eta TF1ek irekian emango dituzten beste partida batzuk). Murrizketa honekin, zaletu askok IPTV pirateriara jo dute. Azken urteetan zerbitzu sofistikatu bat bilakatu da mundu hau, doan izan barik harpidetzekin dabilena, eta telefono bidezko arreta zerbitzuan oinarritua.
PC ingurunean Chrome nabigatzailea eta Google bilaketak erabiltzen badituzu, bilaketa gehigarriak egiten laguntzen duen aukera berri txiki eta praktiko bat dago martxan duela aste batzuetatik. Bilaketa / URL barran agertzen den Google zeinu txikian fijatu zaitezte.
Euskaraldiarekin batera, Goierri aldean Gipuzkoan beste ekimen batean ari dira egun hauetan: Hikaldia. Aittu euskara elkarteak antolatzen du, bikoketa aritzeko lehiaketa bezala. Hitanoz egiteko ariketa batzuk proposatu dira, eta audio bidez grabatu behar dituzte bikoteek.
Euskaltzaindiak Euskararen Gogoetagunea aurkeztu du, Jon Sarasua irakasleak koordinatzen duen think-tank bat, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko asmoz. Momentuz bi ponentzia idatzi dituzte, baina ez dira publiko egin, beste dozena bat ponentzia osatu ondoren, "kontraste-taldean aztertu, hobetu eta onartuko dira, eta ondoren plazaratu egingo ditugu, eztabaida publikorako baliagarri izan daitezen”.
Elon Musk-en kudeaketa desastrosoarekin, zurrumurruak daude ea Twitterrek asko iraungo duen. Zaila da jakitea "bulego itxierak" edo "ingeniarien ihesak" zein puntura arte diren larriak, aplikazioaren funtzionamendua geldiarazteraino iritsi ote daitezkeen... baina kezka hor dago. Jarduera bertsuan aritzeko alternatiba bat Mastodon dela zabaldu da batetik, eta Mastodon erabiltzeko oinarrizko tutoriala argitaratu genuen horretaz. Baina bada beste aukera bat ere, balio praktikorik ez dakigu ote duen, baina hortxe omen dago: Twitterrera igo duzun edukia deskargatzen ahal duzu. Eskaera egin dugu Sustatutik gaur goizean, eta 24 ordu barru egongo omen da jasotzeko zip hori. Ikusiko dugu. Bitartean, hemen instrukzioak nola egin daitekeen hori.
Lehengoan Netflixerako azpitituluen plugin euskarazkoa probatu genuen bitartean, deskubritu genuen Netflix-eko web interfazean euskarazko edukiei buruzko informazio funtsezkoa desagertu dela. Behintzat web bidezko interfazean, eta lastima de ze zaildu egiten du euskarazko edukien aurkikuntza.
Twitch-en eta Segura Irratian egiten dugun zuzenekoan, entzun dugu batetik BTN txapelketan Aitor Bizkarrak utzitako bertso entzutesua, eta esplikatu dugu Mec de la rue eta Flow 2000 terminoek (hark erabiliak) zer esan nahi duten. Bestetik, Netflixeko filmei euskarazko azpidatziak gehitzeko plugina nola erabiltzen den esplikatu dugu.
Joan den astean hasi zen Pantailaldia, eta bihar du amaiera (non Euskaraldiak hartuko duen erreleboa nolabait). Egun hauetan #pantailaldia traola errepasatuta ikus daitekeen bezala baliabide askoren zabalkunderako behintzat balio izan du. Ondoren ere pantailak euskaraz erabiltzeko eskubidea izango dugunez, interesgarria bereziki eskura gehien ditugun pantailentzat eta bereziki gazteentzat, Iruñe Astiz eta Andrea Gonzalez poli-pantailistikoek osatutako baliabide zerrenda, espreski sareen erabiltzaile gazteentzat egina: ‘Gazteendako euskarazko eduki sortzaileak’ zerrenda.
Beste behin, eta dagoeneko 10. edizioa da, Librecon konferentziak erakutsi du ezinbesteko eta erreferentziazko ekitaldia dela sektore teknologikoan. Libreconek 1.200 pertsona baino gehiago bildu ditu bi egunetan Bilboko Euskaldunan antolatutako jardunaldietan, eta bertan egon da berriro CodeSyntax (Sustatu egiten duen enpresa), babesle gisa, eta parte hartzen ere (besteak beste Egunean Behin partida-demo zuzeneko batekin).
ZerNonIkusi ekimenak Katalunian garatutako plugin baten euskarazko bertsioa kaleratu du Netflixen berez euskarazko azpidatzirik ez dauzkaten filmetan, kasu batzuetan azpidatziak gehitu ahal izateko. Netflix kontu ordaindua eduki behar da erabiltzeko, eta ordenagailuko ikuskatzerako balio du, Chrome edo Firefox nabigatzaileen bitartez,
Nazio Batuen kalkulua da aste honetan 8.000 milioi biztanleko populaziora iritsiko dela Lurra. Kontaketa zehatza zaila da, baina estatistiketan oinarritutako kontagailu bat sortu dute batzuek, Worldometer izenarekin, eta hurrengo orduetan muga gaindituko duigula ematen du. Une honetan 7.00 pertsona bakarrik falta dira zenbakia biribiltzeko.
Irulegiko eskua burdinaroko Irulegiko aztarnategian aurkitu zuten iaz, baina ikerketa luze baten ondorioz aurkeztu dute gaur Nafarroako Gobernuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, zenbait zientzialariren laguntzarekin. Kriso aurreko 1. mendekoa da, eta "signario baskoniko espezifiko" batean idatzia dagoela ondorioztatu dute, hizkuntza baskonikoa izan daitekeen zerbait transkribatuz, eta transkripzio horretako hitzetan, lehena argiki euskalduna delarik: sorioneku. Zorionekoak denok, aurkikuntzarekin.
Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako (RAKS) 2022ko edizioa azaroaren 30ean ebatziko da, eta han emango diren bi sarien finalistak jakinaraziko dituzte aste honetan. Baita Ohorezko Mugarri izenarekin omenduko dituzten bi lagunen izenak, Elixabete Garmendia kazetaria eta Patxi Baztarrika, euskararen normalizazioko langile hainbat urtean eta RAKS sari hauen sustatziale baita ere.
Tokikom Sariak banatu zituen atzo euskarazko tokiko hedabideen Tokikom Elkarteak. Aurreko urte batzuetan (ikus adibidez 2020ko eta 2021eko edizioak) kazetaritza lan zehatzak banatu izan dituzte, baina oraingoan gehiago izan da ospakizun bat: elkarteak bere bazkideak saritu dute, elkartuta dauden 28 erakundeak, eta Euskaltzaleon Topagunea ere bai, bazkide sortzaile gisa. Atzo izan zen ekitaldia, ArantzazuLab-en.
Juan San Martin (Eibar 1922 - 2005) idazle, euskaltzain, etnografo, politikari eta mendizalearen jaiotazaren mendeurrena da aurten (1922-2022), eta motibo horrekin bere lan osoak digitalizatu ditu Jakinek, euskal pentsamenduaren digitalizazioari eskainitako webgunean. Era berean, erakusketa ireki da San Martinen jaioterrian, Eibarren, bertako udal liburutegian (haren izena darama) hainbat irudi eta argitalpenekin (abenduaren 18a arte irekita). Erakusketako argazki horietako asko, San Martinen fondoak, lehendik ere digitalizatuta zeudela gogora daiteke, eta familiaren ekimenez, sarean eduki libre bezala gordeta: Juan San Martin argazki bilduma.
Egunean Behin jokoaren beste bertsio bat jaio da Galesen, hango hizkuntza zeltikoan (hizkuntza gutxitua hura ere, geurea bezala). Cwis Bob Dydd du izena jokoak han, bertako S4C telebistaren ekimenez egin da adaptazioa, eta nola dabilen erakusteko, zuzenean partidatxoa egin dugu zuzeneko honetan. Argi geratu da galesa euskaldunontzat nahiko ulertezina suertatzen dela...
Elon Muskek Twitter erosi eta ekaitz-giroa sare sozial ezagunean: alternatiba Mastodon dela irakurriko zuten txiolari askok, eta bertara migratzeko unea izan daitekeela. Izatez, badira urte batzuk Mastodon.eus eta Mastodon.Jalgi.eus zerbitzu euskaldunak martxan direla, eta lagun dexente aritzen da horietan, horietako batzuk Twitterren ere egon badaudenak. Mastodon alternatiba izango den, jarraipena edo gauza paralelo bat, geroak esango du, baina puntu praktiko batzuk azalduko ditugu hemen, migrazioan edo erabilpen paraleloan pentsatzen ari den txiolari euskaldunarentzat.