Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Jokoteknia larunbatean: euskal bideojoko garatzaileen lana ezagutzeko topaketa

Sustatu
2022-11-08 : 09:39

Euskal bideojokoen Jokoteknia jardunaldien 5. edizioa egingo da datorren larunbatean, azaroak 12, Bilboko Harrobia Ikastolan. Aurreko urteetan bezala, Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatzen dute topaketa hau. ardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da EITBren webgunetik.

Wolfram Bergara topaketak eman zuena

Sustatu
2022-11-07 : 14:01

Informatu genuen urrian nola MetaBergara edo Bergara birtual bat eraikitzen ari ziren. Emaitzak eta prozesuaren azken txanpa joan den larunbatean Bergaran egindako Wolfram Encounter delakoan aurkeztu zituzten.

Zapla!: podkast soziolinguistikoa Euskaraldiaren harira

Sustatu
2022-11-07 : 09:27

Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat Zapla! podkast berria. Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du produktu berriak, Euskaraldiaren 2022ko leloaaren haritik ("Hitzez ekiteko garaia da").

Jauzirako Prest: euskararen ezagutzaren unibertsalizazioaz jarduteko topaketa

Sustatu
2022-11-06 : 12:39

Jauzirako Prest izenpean, 2022ko azaroaren 10 eta 11an "Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa" hizpide izango dituen jardunaldiak egingo dira Gasteizko San Prudencio Fundazioan. Ezagutzaren unibertsalizazio kontzeptuarekin esan nahi da normalizazioaren azken helburua, euskararen ezagutza euskararen lurraldean %100ean helburuan ezartzea. Azaroaren 9a arte dago izena emateko epea.

Henrike Knörr euskaltzain zenari omenaldia Gasteizen

Sustatu
2022-11-05 : 08:53

Euskaltzaindiak eta Arabako Foru Aldundiak Henrike Knörr irakasle eta euskaltzain zenaren omenezko ekitaldi bat egingo dute, eta, besteak beste, haren artikuluez osatutako liburu bat aurkeztuko dute.

Euskaraldia berotzen hasteko, laster dator eta

Sustatu
2022-11-04 : 11:21

Aurtengo Euskaraldia laster da hemen, azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, eta tarte hori prestatze aldera aholku eta argibideak eman ditu Euskaraldiaren koordinazio bulegoak. Zer egin beharko genuke hemendik eta Euskaraldia hasi bitartean? Zertan jarri beharko genuke fokua?

Euskarazko jokoen bilaketa erraztu du Steam plataformak

Sustatu
2022-11-03 : 09:48

Bideojokoen denda edo biltegi handi bat da Steam, ordenagailu bidez joka daitezkeen jokoen esparrukoa (sistema eragile nagusietan: Linux, Windows, MacOS), eta orain abantailatxo bat dakar erabiltzaile euskaldunentzat: euskaraz dauden jokoen bilaketa egin daiteke, Game Erauntsiak jakinarazi duenez. 

Youtube Kids moldatu, haur bati beti euskarazko edukiak emateko

Sustatu
2022-11-02 : 09:20

Youtube Kids da Youtuberen garapen gehigarri bat haurrentzako edukiak bakarrik emango dituen konfigurazio bat sortzeko etxeko txikientzat. Euskal Encodings-ek ikerketa eta dokumentazio lan ikaragarria egin du horren inguruan: nola konfiguratu haur baten kontua, euskara hutsezko edukiekin hornitzeko. Bideotutorial bikain batean azaldu dute.

DA! Pro, profesionalen topaketa Durangoko Azokan

Sustatu
2022-11-01 : 09:03

Pandemia egoerarik gabe azkenean, Durangoko Azoka berriz normaltasunean aurtengo abenduan, eta ekitaldien barruan, DA! Pro jardunaldi profesionala: sortzaileei eta programatzaileei zuzendutako topaketak. Aurrez aurreko bi topaketa izango dira, biak abenduaren 5ean. Arlo bi landuko dira: familia ikuskizunen aurkezpen laburrak eta musikarien proposamen aurkezpenak. Sortzaile bakoitzak 10 minutu izango ditu bere proiektua aurkezteko, eta aldez aurretik izena eman beharko du, azaroaren 10a arteko epean.

Zinuema; euskarazko ikus-entzunezkoen emanaldiak sustatzeko ekimena

Sustatu
2022-10-31 : 09:17

Euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza egonkor bat sustatzeko Zinuema egitasmoa abiatuko dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lau herritan, azarotik hasita. 12 filmeko katalogo batekin, lau herritan emanaldiak antolatu dira; eta haietara joateko sistema bat antolatu dute: bono erosketa, aldez aurretik txartela ziurtatzeko edo trukatzeko. Zinuema.eus webgunea prestatu dute eskaintza azalduz. Euskarazko bikoizketa eta zine emanaldiak sustatzen dituen Tinko elkartearekin batera garatu du ekimenak UEMAk.

Penpot demoa zuzenean: diseinurako tresna libre eta euskaratua

Sustatu
2022-10-30 : 18:10

Zuzeneko honetan jardun dugu Segura Irratiarekin nola diseinurako tresna interesgarri bat, Penpot, euskaraz dagoena orain. Software libreko alternatiba bat da Figma software ezagunagoarena, baina Figma erraldoi teknologiko batek erosi du, Adobek, eta bere lizentzia sistema itxira eroango du laster. Penpot alternatiba dela erakusten saiatu da Luistxo Fernandez Sustatuko editorea... Tira, diseinatzeko trebezia handirik ez zaio ikusi, baina aplikazioa euskaraz egon badagoela ikusi ahal izan da.

1

EITBren Primeran streaming plataforma 2023ko uztailean hasiko da probetan

Sustatu
2022-10-30 : 08:33

EITB 2030 Estrategia delako txosten estrategikoaren berri (hemen euskarazko PDF bertsioa) ematen ari da Andoni Aldekoa EITBko zuzendaria egunetan zenbait forotan. EITBren Administrazio Kontseiluan egindako agerpenaz berri eman zuen Berriak hemen, eta beste agerpen batem berri dakargu hemen, aste honetan EAEko Euskararen Aholku Batzordearen aurrean emandakoa Gasteizen. Bertakoa da irudia eta hona dakarguna: 2023ko udan probetan hasiko den Primeran streaming plataforma berria.

Penpot diseinuko tresna librea, euskaratuta

Sustatu
2022-10-28 : 10:04

Penpot software libreko tresna da, web/internet/mugikor diseinuan lan egiteko balio duena batik bat, eta orain euskaraz dagoena. Euskaraketa ia osoa egina dago, eta jada erabilgarri dago instala daitezkeen bertsioetan, eta baita, ez bazara teknikoa, online erabiltzen ahal den sareko bertsioan.

Loa eta Laia: marrazki bizidunak, musika, balioak

Sustatu
2022-10-27 : 08:56

Loa eta Laia marrazki bizidun euskaldun berri batzuetako protagonista musikariak dira. Josu Bergara musikariak izandako ideia batetik, zenbait lagun elkartu dira (ikus elenkoa) klip sail berri egiteko. Paul Caballero da ilustratzaile nagusia, eta Bergaraz gain beste zenbait musikari ere elkartu dira marrazki bizidunen pieza musikatuak hauek egiteko Lehen alea, laster datorren Gau Beltzari buruzkoa.

'Pantailaldia' deitu dute azarorako, pantailetan ikus-entzunezko euskarazkoak erreibindikatzeko

Sustatu
2022-10-26 : 09:21

Euskaraldia bezalatsu, baina ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzeko konpromiso tarte bat; eta ezin badira kontsumitu, zailtasun horien berri ematekoa. Horrela defini daiteke agian Pantailaldia, azaroaren 11tik 18ra egiteko Pantailak Euskaraz ekimenak proposatu duen erreibindikazio-ekintza. "Ikus entzunez ekiteko garaia" da kanpainari laguntzen dion leloa.

#IzanBirala lehiaketa: memeak eta abestien euskaraketak egitea proposatu dute

Sustatu
2022-10-25 : 12:12

Gozatu Sarean Euskaraz ekimenari lotuta, #IzanBirala izeneko kanpaina abiatu da. Helburua da gazteek sareetan euskarazko edukiak sortzea, kontsumitzea eta partekatzea. 13-25 urte bitarteko gazteentzat aurreikusitako lehiaketa da. Bakarka edo taldeka hartu daiteke parte. Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitekeen lan kopuruak ez du mugarik izango. Lehen fasea urriaren 27a arte dago irekita jada.

Oteizaren ‘Azken afaria’, obra eta artista

Sustatu
2022-10-25 : 09:23

Luistxo Fernandez Sustatuko editorearen kolaborazioa Ttap agerkari digitalean. Adimen artifiziala gai oraingoan ere, nola iritsi den teknologia hau uste ez genuen eremuetara ere 2022 honetan, sormenera. Halako zerbait pentsatu daiteke ikusita irudi-sorkuntzako tresna batzuek lortu duten gaitasun harrigarria. Oteizaren obra "faltsuak" sortzeko gaitasuna da horietako bat.

Basoak.eus, baliabide didaktiko interesgarria

Sustatu
2022-10-24 : 14:56

Gure Basoak edo Basoak.eus webgunea Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak prestatu duen webgune interesgarria da, "Gure basoak" izenburuko liburuaren sustapenerako ere balio duena. Gipuzkoako basoak dira ardatz nagusia, baina informazio orokorra baliagarria da Euskal Herriko basozale guztientzat.

'Agerraldia' Azkoienen, Ager Vasconum hegoaldekoan topaketa bat

Sustatu
2022-10-24 : 09:14

Azaroaren 5ean ekitaldi interesgarria antolatu du Nafarroako hegoaldeko euskalgintzak: Ager topaketek edo Agerraldiak ager vasconum terminoari erreferentzia egiten diote. Ager horretako euskaltzaleen mugimendua izan nahi du Agerraldiak eta abiapuntuko hitzordua, azaroaren 5eko hori, Azkoienen izango da. Latinezko erromatarren garaiko terminoak dira ager vasconum eta saltus vasconum, baskoien lurraldea banatzen zenean nekazaritza zonalde zibilizatu hegoaldekoan (ager edo landa zen hori), eta iparralde menditar basatiagoan.

Topaketa: Amatasunak (eta ez-amatasunak) ikuspegi feministatik

Sustatu
2022-10-23 : 11:41

Amatasunak ikuspegi feministatik, "(ez)amatasunak" ere kontuan hartuz lelo nagusiak azpimarratzen duen bezala, Donostian antolatu den bi eguneko biltzarra da. Azaroaren 11n eta 12an izango da topaketa Tabakaleran.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››