Open Data Euskadik martxan jarritako sistema da Udalmap, Udal Informazio Sistema, non erabilera publikoko hainbat datu argitaratzen diren. Datuetara sarbide errazago bat emateko, API atzipena berritu dute.
Udalmapeko datuak oso interesgarriak dira berrerabiltzen duen komunitatearentzat. Agerian geratu da hori Open Datako datu irekien lehiaketen lau edizioetan. Erabilpen hori ikusirik Open Data Euskadin API Rest multzo bat eraikitzen joan dira, eta oraintsu aurkeztu dute, katalogoan eskari handiena duten dataseten datuak eskaintzeko.
Udalmapek biltzen dituen datutegi eta adierazleak estatistika ofizial eta kontsolidatuetatik datoz. Besteak beste, honako alorretako datuak daude:
Open Datatik adierazi digutenez, "Helburua zerbitzu publikoa ematea da, EAEko 251 udalerrien errealitate sozioekonomikoa hobeto ezagutu ahal izateko, eta, horrela, guztion artean erabakiak hartzea errazteko."
Probatu Udalmap API berria hemen.
Erantzun
Sartu