Craiyon eta Dall-e Mini tresnekin jardun izan dugun azken asteetan, adimen artifizialeko irudi sorkuntza harrigarrian. Prozesamendu gaitasun murriztuko bertsioak dira horiek Openai enpresaren Dall irudi sortzailearenak. Hain zuzen ere, Beñat Erezuma teknofilo euskaldunak baimena eskatu zuen Dall-2 originala (edo gaitasun handik une honetako bertsioa) erabiltzeko, eta lortutakoan Twitterreko bere jarraitzaileei eskaini die aukera termino bilaketaz irudiak lortzeko. Horietako batzuk dira Oteizaren Azken afariak; Oteiza faltsu bikain batzuk.
Hona Erezumaren gonbidapen irekia Twitterren. Harian zenbait proposamen izan dira, eta prozesatu ditu Erezumak. Gehienetan "euskal" osagarri bat proposatu izan da, baina ez guztietan, eta emaitza batzuk interesgarriak dira oso.
Krokodil erraldoiak eraso egin dio Iberdrola dorreari.
— Beñat Erezuma (@BenatErezuma) July 15, 2022
Oteizaren azken afaria.
— Beñat Erezuma (@BenatErezuma) July 15, 2022
Fotograma, gizon nagusi euskalduna, euskal txapel beltzarekin xakean jokoan, plano ertainak.
"Film still of an elderly basque man, wearing a basque black beret and playing chess, medium shot, mid-shot"#dalle2 pic.twitter.com/3MGG9h9TDf
— Beñat Erezuma (@BenatErezuma) July 16, 2022
Euskal presidenteak irribarre egiten du, baina robota da.
— Beñat Erezuma (@BenatErezuma) July 15, 2022
Gasteiz hondartzekin,
Horrela ikusten du Gasteiz hondartzarekin, Gasteiz berri bat ere asmatuz. pic.twitter.com/HGHMcshCe9
— Beñat Erezuma (@BenatErezuma) July 15, 2022
Narrazti erraldoiak dadoekin jolasean, mendialdean dolmenekin. Azpititulua: Dado megalitikoak.
— Beñat Erezuma (@BenatErezuma) July 15, 2022
Beñat Erezumak euskarak eta teknologia bat egiten duten bidegurutzean zenbait ekimen egindako gizona da, eta ekimen horien artean adimen artifizialari toki egiten ari zaio azken aldian. Urte hasieran Artiadi kaleratu zuen, adimen artifizialak eta euskarazko itzultzaile neuronalen bidez sortutako 40 olerkiz osatutako euskarazko liburua. Hona albiste hura Sustatun.
Artiadi egiteko, GPT-3 tresna erabili zuen Erezumak (Openai enpresarena hori ere). Izena eman zuen itxaron zerrenda honetan, eta dexente iraun zuen erantzuna jasotzeak. Dall-2 irudi sorkuntzarako, eskatu eta hiru hilabetera eman diote sarbidea Erezumari. Prozesamenduan gastatzeko "token" multzo bat jaso du, eta horiek denon artean gastatzeko ideia izan du.
Eskuzabal eta bikain, Beñat.
Erantzun
Sartu