Teknologia albisteak

Bueltan da '31 eskutik', euskararen erabilerari buruzko bloga

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-02-11 : 13:51

Loaldi luze baten ondoren, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak 31 eskutik bloga berrabiarazi du. Euskararen erabilerari buruz aritzeko talde-bloga aktobo egon zen 2012tik 2016ra bitarte. Pantaila testu jakingarri bezain gustagarriz bete zituen ekimenaren bigarren etapari helduko dio orain EIZIEk. Berrikuntza batzuk ere badakartza: webgunearen itxura, artikuluen maiztasuna, kolaboratzaileak…

 

 

Estitxu Irisarrik estreinatu du etapa berri hau, «Ze suma, sobra ere» artikuluarekin. Estixu Irisarri lehendik ere aritu zen esku bat da. "Eskuak" esaten diete kolaboratzaile multzoari, zerrenda luzea ikus daitekeen bezala.

EIZIEk iragarri duenez, "astean hiru testu argitaratuko ditugula erabaki dugu, gure artikulugileentzat lana eramangarriagoa izan dadin eta irakurleok ere patxadaz hartzeko abagunea izan dezazuen". Sarrera bakoitzean erantzunak uztea irekita dago, erregistratuz gero. 

Berri pozgarria, inondik ere, blog hau sarera itzuli izana.

Erantzun

Sartu