Azken egunetako polemika da. Zappingzalea izeneko Twitterreko kontuak ETB2ko Akelarre saioko pasarte bilduma zabaldu ondoren, zabaldu dira kritikak programa honek iseka egiten digula euskaldunei, ETB2tik euskara eta euskal kultura arroztasun eta ezjakintasunetik tratatzen dutela.
Urtarrilean hasi ziren Akelarre emititzen ETB2 gaztelerazko katean. El Terrat ekoiztetxeak produzitzen du (Madrilen dituzte bulego nagusiak), eta Valeria Ros aurkezle getxoztarrak aurkezten du (ez daki euskaraz nonbait).
Zappingzaleak izeneko Twitterreko kontuak honako bideoa zaladu du pasarte batzuk bilduz:
Txioak erreakzioak eragin ditu eta EITBko LAB sindikatuak agiria ere kaleratu du. Bertatik lerro batzuk:
“¡Eres pelotari!… ¡Harrijasotzaile!….” gonbidatuak extralurtarrak balitz bezala tratatzea, euskara hizkuntza gisa erridikulizatzea, irritziaz barre egitea, Unai Elorriaga 2002 Espainiako Narratiba Saria euskaraz idatzita irabazi zuen idazlea gutxiestea…. Norbere buruari barre egitea gauza bat da eta burla egitea beste bat. Saio honek iraindu egiten gaitu euskaldunok astero-astero, erridikulizatu, gure herrian “arrotz”, “exotikoak” bagina bezala, erakutsi. Ados al dago Euskal Irrati Telebistako zuzendaritza “Akelarre” saioak euskaldunoi egiten digun burlarekin?
EITBren sorrera legeak argi eta garbi uzten du EITBren egiteko nagusia euskara eta euskal kultura bultzatzea dela. Hau dela bidea uste al du zuzendaritzak? Hau al da diru publikoz ordainduta, ETBk euskal herriari eskaintzeko duen entretenimendua?
2017ko otsailean “Euskalduna naiz, eta zu?” umorezko saioan espainiarrei buruz emandako iritziak “iraingarriak” zirela eta, azkar asko erabaki zuen EITBk komunitate horri barkamena eskatu eta atal hori webgunetik kentzea. Zer neurri hartu behar ditu saio honekiko, euskaldunen artean sortu duen samina ikusita?
“Euskalduna naiz, eta zu?” programari gertatu zitzaiona gogoratzea merezu du, kontesturako. Eusko Legebiltzarreak alderdi ez-abertzaleekprotesta azaldu zuten, eta UPNk eta Poliziaren SUP sindikatuak salaketak jarri zituzten (ez zuten aurrera egin).
Erantzun
Sartu