Teknologia albisteak

Etorkizuneko Gorputzak eta transhumanismoa: eztabaida sorta Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-02-01 : 08:42

Otsailak 4, larunbata, 17:00etan Etorkizuneko Gorputzak programari hasiera emateko Kafe Filosofiko baten inguruan elkarketa antolatu dute La Perrera espazioan, Sabino Arana 50, Bilbo.

Bertan, promesa transhumanistak baieztatzen dituen hipotesietatik abiatuko gara gure pentsamendua martxan jartzeko: Nola eragiten du teknologiak gure gorputzean? Beraien buruaren existentziaren berri al dute makinek? Jakinmin Elkarteak, saio elebidun honetan, hausnartzeko eta praktika filosofikoa lantzeko gune bat elkarrekin sortzeko aukera emango digu.

Kafe baten inguruan filosofatzeko gogoz al zaude? Sarrera irekia da, erreserbatu zure plaza hemen.

«Etorkizuneko gorputzak» programak jarraituko du gero apirilaren 1a arte, teknologiaren eta gizadiaren arteko harremanaz hausnartzeko. Jakinmin Elkarteak jardun filosofikorako gunea eskainiko du, eta, ekimena osatzeko, eztabaidak eta tailerrak egingo dituzte, eta artea eta teknologia uztartzen dituzten gailuak sortu. Asmoa da sakontzea giza gorputzaren gaitasunak hobetu edo handitzeko teknologia erabiltzeak dituen ondorioetan. 30 urtera arteko adin nagusikoei zuzenduta dago, elebiduna izango da, eta tailer bakoitzak 5 euroko prezioa izango du. Parte hartzeko, IZENA EMAN BEHAR DA AURRETIAZ HEMEN.

 

Erantzun

Sartu