Teknologia albisteak

Euskal Herriko kirol errekorrak biltzen dituen webgunea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-02-04 : 11:44

Kirol Errekorrak da webgune bat Euskal Herriko kirol marka eta errekorren erregistroa egiteko erronkari eusten diona, Euskal Herria Kirola elkartearen (EHK) ekimenez da. Albistegiaren bidez ematen ari dira Euskal Herriko bertako markak, eta baita euskal kirolari batek nazioarteko erregistro bat egiten duenekoa. Adibideak, bi kasuetakoak, aste honetan bertan. Eta bestalde, erregistroen datutegi antolatu bat egiten ere hasi dira, bi kirol alorretan oraingoz, baina hedatzeko asmoarekin (eta laguntza eskatzen dute horretarako).

Aste honetan bertan ezarritako bi marka, EHK-k webgune honetan egiten duen lanaren erakusgarri:

Baterakuntza federatibo barik, lan eskerga daukate eta probisionalki oraingoz atletismo eta igeriketa alorretan ari diramarkak neurtzen batez ere.

Hala azaltzen dute webgunean: "Lanean ari gara webgunea antolatzen eta funtzioak aktibatzen. Oraindik gauza asko falta dira egiteko. Une honetan igeriketa eta atletismo markak biltzen ari gara. Horrekin batera Euskal Herrian egiten diren kirol guztietan izan daitezkeen datuak ere erregistratu eta antolatzeko asmoa daukagu. Eskertuko ditugu Euskal Herriko errekorren gaineko eta webgunearen inguruko ekarpen eta iritzi guztiak. Gure e-posta helbidea: info (a bildua) ehkirola.eus "

Webgunearen berri Mastodonen eta Twitterren jarrai dezakezu halaber. 

Animo ba KirolErrekorrak.eus eta EHK.

 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago