Paleolitoko labar-arte kantabrikoan (Frantziako Dordoinatik Kantauriko leizeetaraino, Euskal Herria tartean dela) idazkera zantzuak edo gutxienez zenbaketa sistema bat dagoela proposatu du Cambridge Archaeological Journal-eko artikulu batek. Fidagarritasuna neurtzeko, eszeptizismorako datu bat: ikerlari nagusia altzarien errestauratzaile britainiar bat da.
Ben Bacon errestauratzailearekin batera, beste pare bat amateurrek eta gero kurrikulum pixka zientifikoagoa duten beste pare batek ere sinatzen dute artikulua: An Upper Palaeolithic Proto-writing System and Phenological Calendar
Labar-arteko animalien marrazkiekin batera puntu, marra bertikalak eta Y formako zeinuak dira Baconek igarri ei duen sistema. Y delakoa animalien erditze aroarekin lotzen du artikulua, eta marra eta puntuak hilabete edo ilargi-kontaketak lirateke, balioko luketenak, konbinatuta, adierazteko animalien agerpena eta ehiza noiz den posibleen.
Zaldi irudiekin lotutako irudi batzuk dakartza adibide gisa artikuluak (Euskal Herriko zaldirik ez da hauen artean):
Ilargi/hilabete zenbaketa bat bada sistemak dakarrena, zenbaketa noiz hasten den da gakoa, eta artikuluaren hipotesia da negu amaierarekin zoo-arkeologoek identifikatu duten 'bonne saison' edo urtaro ona izan daitekeela hori.
Interesa duenak, hemen du artikulua.
Erantzun
Sartu