Teknologia albisteak

EmariAPP, emakumezko erreferenteen inguruko galdera-jokoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-02-09 : 11:51

Ezagutzen al dituzu emakume erreferenteak? Zientzialariak, erizainak, margolariak, astronautak, matematikariak, medikuak, idazleak, zaintzaileak, kirolariak, borrokalariak...? Ezagutzen badituzu, ondo, EmariAPP aplikazioan jokatu ahal izango duzu eta puntuazio onak atera. Eta bestela, ikasteko balioko dizu.

Jola/aplikazio honen bitartez, egunero, emakume erreferente baten bizitzaren inguruko pistak irakurrita nor den asmatu beharko duzu. 5 pista eta minutu eta erdi gehienez du jokalariak, emakume nor den asmatu behar da. Erantzunetan 4 emakumeren izen-abizenak eskaintzen dira aukeran.

Jolas arina da, baina hilabeteko sailkapena duenez, epe luzeko dedikazioa eskatzen du. Hala ere, egun batean ez bada partida bat jokatzen, hurrengoan aukera dago aurreko egunekoak jokatzeko. Hilean behin ere hileko partida guztiak jokatzeko aukera dago baina, adi, aurreko asteetako partidek 20 puntu gutxiagotik abiatzen dira. Egunean Behin jokoan bezala, jokalari bakoitzak erronka desberdina jasotzen du egunero; eta beste antzekotasun bat joko horrekin da taldeak antolatu daitezkeela, taldekako sailkapenak ikusteko.

Kalaka aholkularitza bulegoak sortu du EmariAPP. 2018an Emariak izeneko liburua egin zuten, emakumezko erreferenteen berri emanez, eta gero, Emariak karta-jokoa etorri zen, gai berarekin. Jarraipen gisa garatu dute EmariAPP, ildo horretan.

Deskargatzeko:

 

 

Erantzun

Sartu