Teknologia albisteak

Irati Santiago, bideo-ekoizle Los Angelesen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-29 : 11:33

Irati Santiago (Amasa-Villabona, 1991) da gipuzkoar profesional gazte bat, Kaliforniako Los Angelesen kokatua, bideoak ekoizten lan egiten duena. Wikipediako ohartxo batetik fijatu gara berarengan, eta egin dituen lanetako batzuk ekarri ditugu artikuklu honetara. Argazkian (Ataria webgunekoa) ezkerrean ageri da Santiago.

Hainbat ekoizpen enpresatan egin du lan Irati Santiagok, eta bere emaitza nagusiak bideoklip eta labur ekoizpenak dira. Bere lanen kreditu zerrenda bat hemen, IMDB datubasean

Hiru ale hemen itsatsita. Bideoklipen kasuan, Steve Aoki, Shaeed eta Sting-en hau: 2 In A Million (milioi batean bi ale).

Beste hau MATTN eta Paris Hiltonen: Lone Wolves (otso bakartiak).

Sormenezko film laburrei dagokienez, Aberne, euskaraz egindako lana, zeina Villabona bere jaioterrian ere aurkeztu zuen Santiagok. Lan honi buruzko artikulu parea Atarian. laburrari buruz hau, eta egileei elkarrizketa, Santiagori eta filmeko zuzendari Emma Johnsoni egina.

 

Erantzun

Sartu