Teknologia albisteak

Maroofy, musika gomendioak adimen artifizialak eskainiak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-02-13 : 09:03

Adimen Artifizialaren inguruan irudigintzan eta testu-sorkuntzan aurrerapenak egin dira azken hilabeteotan. Bilaketaren alorrean, iragarpenak bai, baina oraindik ikusi behar ditugu horiek. Bitartean, pentsa dezakegu musika alorrean ere ikustekoak izango dira laster zelako ekarpen iraultzaileak datozen. Aurrerapen gisa,Maroofy tresna dakargu hona.

Maroofy.com  bilatzaile-gomendatzaile bat da. Bere sortzaile Subhash Ramesh ingeniariak dioenez, 120 milioi kanturen doinuak entzunez entrenatu du modeloa, eta horretan oinarrituta egiten ditu gomendioak.

Eta horixe da kontua. Abesti izenburu bat bilatu, euskaraz ere bai adibidez, Bizkaia Maite, eta ea zer

Euskal abesti berriagoak ere ezagutzen ditu, hala nola Sumendiak, En Tol Sarmiento taldearena.

Baina era berean, artista ezagun batzuen katalogoak guztiz daude desagertuta: Prince zenaren kanturik ez da ageri, Edith Piaf beste adibide bat (haren abestien bertsioak topatu ditugu, ez bere ahots urratua).

Bilaketa emaitzak lotuta daude Appleren iTunes dendarekin: deskargaren bat ordainduz gero, komisio bat hartuko du Maroofyren sortzaileak, uste dugunez. Kontua erregistratu dezakezu, eta aurkitutakoak onak badira, gogokoen zerrenda batean gorde geroagoko erreferentziarako.

Erantzun

Sartu