Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

HPSren egitasmoak teknologia berriei begira

Sustatu
2006-01-10 : 09:01

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko HPSk agerpen publiko zenbait egin ditu azken asteotan. Horietako batean, legealdirako izendatutako jardunbide nagusiak plazaratu dituzte, eta teknologia berrietarako 2005-2009 egitasmoan zer aurreikusten dute plazaratu dute.

1

XIX. mendeko Albuma kultur webgune berria

Kizkitza Ugarteburu - Zumalakarregi Museoa
2006-01-09 : 12:01

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak XIX. MENDEKO albuma kultur web gunea aurkezten du. 1.500 irudi dauzka Euskal Herriko gaiei buruz. Irudiak Aldundiaren funtsetakoak dira eta bost dokumento- zentro gipuzkoarretan daude: Zumalakarregi Museoa, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia, Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa eta Untzi Museoa.

1

Ostia bat nahi, Mr. Franco?

markos zapiain - Bermioko portutik
2006-01-09 : 09:01

Koldo Izagirreren “Sua nahi, Mr. Churchill?”i buruz ikertzen aritu da Zapiain oporretan, Trintxerpen, Interneten eta Apaiztegietan. Hona emaitza.

1

Euskal Kanturik Ordainduena, orain doan

M.K. - etxetik
2006-01-09 : 09:01

SMSen lehiaketa timofonikoa bukatu da. Xabier Leteren Xalbadorren Heriotzean (adiskide bat bazen...) da Euskal Kanturik Onena. Cd-a salgai dago, baina nik Interneten jarri dut mp3-a jaisteko moduan.

HORI-HORIn euskara teknikariak behar ditugu

HORI-HORI LSA - HORI-HORI LSA
2006-01-09 : 09:01

Euskararen garapen eta sustapenarekin lotutako askotariko zerbitzuak eskaintzen dituen HORI-HORI LSA enpresak EUSKARA TEKNIKARIAK behar ditu, Euskara Planen atalean aritzeko.

Genographic proiektua

Sustatu
2006-01-05 : 20:01

Proiektu interesgarria, IBM eta National Geographic-en artean. Munduaren mapa genetikoak, jatorriak, etab. Euskaldunak eta euskara bereziki interesgarriak gara ikerlari hauentzat. Eta haien proiektua ere bai, agian, zuretzat, DNA pixka bat bidali nahi badiezu zure jatorri genetikoak aztertzeko.

Bitakora: blog komunitateak kudeatzeko software euskalduna, tag-etan oinarritua

Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2006-01-05 : 13:01

Produktu berria kaleratu du CodeSyntax-ek: Bitakora. Zope produktu bat da, multiblogak sortzeko, blog komunitateak kudeatzeko: software librea eta euskaratua. Gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioak ere bai, 0.1 bertsio honetan.

1

Maskaraden garaia Xiberuan

EKE - Euskal Kultur Erakundea - EKE
2006-01-05 : 09:01

Urtarrila eta apirila bitartean Xiberuan zehar ibiliko diren maskaraden aurtengo antolatzaileak Urdiñarbeko gazteak ditugu. Ohituraren arabera, Urdiñarbeko gazteek beren itzulia etxean hasiko dute, 2006ko urtarrilaren 8an, igandearekin. 10:00etan barrikadak, 16:00etan maskaradak. Eta pertsonaia nagusia Hartza...

internet&euskadik Administrazioko web-en hobekuntzak proposatzeko topaketa antolatu du

Mentxu Ramilo - internet&euskadi
2006-01-05 : 08:01

internet&euskadi erakundeak TallerWeb 1.0a antolatu du, instituzio publikoak sarean gehiago ager daitezen; horretarako hiritarrek aztertu behar dituzte Administrazioaren web orriak. Ekitaldia Vitoria-Gasteizen izango da urtarrilak 19 eta 20an. Beste batzuen artean, honako tokietako jendea egongo da: Eusko Parlamentuaren eremu interaktibokoak, udaletxekoak, Arabako Batzar Nagusikoak, Eusko Jaurlaritzakoak edo Euskadiko liburutegien sistema nazionalekoak.

Extra!!! Olentzero katodikoa desenmaskaratu dugu

mediomorto - mediomorto bloga
2006-01-05 : 07:01

Yepa lagunok.

Zein da aurten (beste behin, oooh) lentejuela larderiatsuz ta euskal-kisch eztitsuz gure umeak "liluratu" dituen pertsonaia katodikoa?

Deskubritu dugu. Ez da Urbasako ikazkina prezeski.

Google-ren ordenagailua?

Josu Azpillaga - CodeSyntax
2006-01-04 : 16:01

Zurrumurrua dabil sarean: google-k bere PC propioa merkaturatu dezake. Hardwarea, alegia. Linux-en oinarritutako bere software propioarekin eta modu merke batean salduko litzatekeena, 200 edo 300 dolarretan.

3

Abian dira euskal web gunerik onenak aukeratuko dituzten bostgarren Buber sariak

Ray Fernández - internet&euskadi
2006-01-03 : 18:01

internet&euskadi elkarteak gaur jarriko ditu abian euskal web gunerik onenak aukeratuko dituzten Buber Sarien bostgarren edizioa. Sari hauek EITB, Euskaltel eta Euskadi Informazio Gizartean Planaren babesa dute.

1

Kerik gabeko guneetan (eta besteetan) zer jarri euskaraz

Sustatu
2006-01-03 : 10:01

Sustatun eta Vilaweben joan den astean azaldu zen, okerrez beteta zetozela Espainiako Osasun ministeritzaren euskarazko eta katalanezko oharrak, ustez erretzerik ez den tokietan pegatu beharrekoak. Horren ondotik, zuzenketa etorri da. Katalanez, egokia, baina euskaraz, oker jarraitzen du. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak ebatzi du kartel jakin batzuk derrigor jarri behar direla EAEko toki publikoetan, eta gainera, euskaraz eta gaztelaniaz joan behar dutela, testu jakin batzuekin.

Lehenengo Lurraldebusa

Iñaki Arrieta Baro
2006-01-03 : 10:01

Gaur goizean Usurbileko lantokira etortzeko autobusa ikustean, sorpresa handia hartu dut: looka aldatu diote.

1

2005eko Interneteko gertakizun garrantzitsu batzuk

Berrinet - Internet & Euskadi
2006-01-03 : 09:01

Jose Antonio del Moral Berrinet-ek Internet & Euskadi elkartearen blogean 2005. urtearen errepaso bat argitaratu du. Blog hartako Copyleft lizentziari esker ekarri dugu hona.

7

Filoblogian txantxak eta polemikak

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2006-01-02 : 11:01

Oso animatua egon da Filoblogia bloga abenduko opor egun hauetan. Hona Joseba Lakarra irakasleak blogari nagusi Ricardo Gomezi bidali diona, adibidez: naiz poztu ki-bizi kin-zu-erabaki. Ordea tzen-uler da-du ez tik-zergai n-zara koherent euskaldun on oro ala-bez. k-zu k-zeu daki k-hizkuntza rekiko-tipologia a-harmoniko la-du behar izan? Hots, n-aditza zein n-aditzondo z-nahi n-gainerako dun-aurrizki. Biba gu!

Abenduan bertsoak eta pornoa txapeldun

Sustatu - Sustatu
2005-12-31 : 15:12

Bertso txapelketari buruzko Andoni Egaña Irabazle BEC-en , eta pornoari lotuta zegoen Pornoa euskararen alde , izan dira abenduan gehien irakurri diren albisteak.

Guztira, 2005 urtean inoiz baino bisita gehiago izan ditu Sustatuk. Eskerrik asko zuri, irakurle, idazle eta parte hartzaile, eta 2006 urte on-on bat izan dezazula!

1

Lourdes Iriondo hil da

Sustatu
2005-12-27 : 16:12

Lourdes Iriondo abeslaria gaur hil da Donostian, 68 urte zituela. 1965 eta 1972 urte artean Ez Dok Amairu taldeko kidea izan zen, Artze anaiak, Xabier Lete, Mikel Laboa eta Benito Lertxundirekin batera, besteak beste. Lourdesek aspaldi nozitzen zuen bihotzeko gaitz bat. Hala ere, lan oparoa utzi digu. Informazio gehiago, hemen eta hemen.

Eremulauak.com 1 Urteurren Jaia

txupete - eremulauak.com
2005-12-23 : 14:12

www.eremulauak.com webguneak bere lehen urteurrena ospatzeko jaialdi ikusgarria antolatu du datorren urtarrilaren 7an.

Kukka eta Miren

Kukka
2005-12-23 : 07:12

Kukka berriro ere taula gainean. Kukka, Eibarko taldea, urte batzuk geldi egon ondoren berriro taularatuko da Eibarren. Oraingo honetan gainera Mirenek parte hartuko du, Napoka Iria-ko abeslaria.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››