Euskal Kanturik Ordainduena, orain doan
2006-01-09 09:01
SMSen lehiaketa timofonikoa bukatu da. Xabier Leteren Xalbadorren Heriotzean (adiskide bat bazen...) da Euskal Kanturik Onena. Cd-a salgai dago, baina nik Interneten jarri dut mp3-a jaisteko moduan.
Hau da euskal kanturik onena, nonbait:
Bide batez, nire gustorako kanturik onena beste bat da. Bertold Brechten poema batekin Mikel Laboak musikatutakoa, Gaberako Aterbea, baina Negu Gorriak-en bertsioan:
Letrak behintzat doan jarri ditu ETBk Euskal Kanturik Onenaren webean: http://www.eitb.com/eko/
Bada zerbait, ze Loteriaren egunean, zenbaki batek saria zuen ala ez jakiteko, 800 zenbaki bat eta SMS ordaindutakoak proposatu zituzten ETBko albistegietan: informazioaren tarteetan ere, ikusentzuleei estortsioa.
Erantzunak kargatzen...