internet&euskadik Administrazioko web-en hobekuntzak proposatzeko topaketa antolatu du
2006-01-05 08:01
internet&euskadi erakundeak TallerWeb 1.0a antolatu du, instituzio publikoak sarean gehiago ager daitezen; horretarako hiritarrek aztertu behar dituzte Administrazioaren web orriak. Ekitaldia Vitoria-Gasteizen izango da urtarrilak 19 eta 20an. Beste batzuen artean, honako tokietako jendea egongo da: Eusko Parlamentuaren eremu interaktibokoak, udaletxekoak, Arabako Batzar Nagusikoak, Eusko Jaurlaritzakoak edo Euskadiko liburutegien sistema nazionalekoak.
Erantzunak kargatzen...