Zurrumurrua dabil sarean: google-k bere PC propioa merkaturatu dezake. Hardwarea, alegia. Linux-en oinarritutako bere software propioarekin eta modu merke batean salduko litzatekeena, 200 edo 300 dolarretan.
Google PC edo Google Cube. Zurrumurru horixe dabil sareko blog eta komunikabideetan. David Krane enpresaren bozeramaileak, halere, segituan gezurtatu du guztia bere blog pertsonalean.
Egia edo gezurra izan, zenbait galdera eginarazi dizkigu kontu honek.
- Googleren benetako merkatua publizitatea da, eta zenbat eta jende gehiago konektatuta ibili, hobeto. Hori errazteko aparatu berri bat merke atera badezake, zergatik ez?
- Lehendik ere izan dira terminal tontoak merkaturatzeko saiakerak. Hemen ez dute funtzionatu. Baina, googlerekin desberdina ote?
- Posible da aparatu merkeak lortzea. Garapen bidean diren herrialdeak gogoan, MITen atera zuten bat duela gutxi. Linux eta software librea, orokorrean, Microsoftena bezin ona edo hobea da. Eta doan. Hori aprobetxatzeko gai da Google. Egingo ote du?
- Ez al da web 2.0 delakoa terminal tontoak sortzeko, bide horretan kokatu behar? Sistema eragile minimo bat norbere ordenagailuan eta korreoa, dokumentuak, argazkiak... dena sarean, ajax eta antzeko teknologiak aprobetxatuta. Logikoa urratsa, orduan?
- Wifi konexioek asko errazten eta merkatzen dute sareko konexioa, kable beharrik ezean. Google bera wifi konexioak eskaintzen hasi da AEBtako zenbait tokitan. Horrako ere beste urratsa?
- Gaur egun, telefono enpresa haundiek mugikorrak oparitu egiten dituzte, ia-ia, ondoren deiak kobratu ahal izateko. Parelilismo bat eginez gero, Interneteko atari erraldoiek jokabide berdina edukiko al dute etorkizunean? Ordenagailuak oparitu (ia-ia) baina gero euren atariak hobetsi eta handik diru-iturriak bilatu?
Erantzun
Sartu