Filoblogian txantxak eta polemikak
Ricardo Gomezek Inozente egunean (abenduak 28) idatzitako txantxa bati, are txantxa elaboratuagoarekin erantzun zion Lakarrak e-postaz, eta Gomezek huraxe argitaratu.
Biak dira EHUko irakasleak, filologo serioak, eta eszeptikoak beste batzuen zenbait saiakera pseudo-linguistikoren aurrean:
- batetik euskara preposizioen bidez erreformatu beharko genukeelako uste hori (Jesus Rubioren aldarrikapena, Erramun Gerrikagoitiak zintzo publizitatua).
- bestetik euskararen ahaidetasun eta etimologia inposibleen esparru aberats hori (Josu Naberan da maisu joera honetan).
Lehen kontuarekin egin zuen txantxa Gomezek inuzente eguneko mezu honekin: Gabe duda, gaur da egun handia honetan blog, zioen filologo blogariak, euskararen ordena bihurrituz. Horren erantzunean irakur daiteke Lakarrarena.
Beste gaiarekin, mezu bat idatzi zuen abenduaren 22ak Gomezek, Naberanen ameskerien inguruan eta bertako eztabaida luzean Josu Naberanek berak erantzun zuen.
Ondoren, beste bi erantzun idatzi dizkio Naberani Gomezek: bat eta bi
Erantzunak kargatzen...