www.eremulauak.com webguneak bere lehen urteurrena ospatzeko jaialdi ikusgarria antolatu du datorren urtarrilaren 7an.
Eremulauak.com 1 Urteurren Jaia
2005-12-23 14:12
Durangoko Plateruena Kafe Antzokira hurbiltzen direnek Zea Mays, Standstill eta Atom Rhumba taldeen doinuez gozatzeko aukera paregabea izango dute. Gainera Txamankizuna ikuskizun poetiko-musikala ikusgai izango da talde bakoitzaren emanaldiaren ondoren eta DJ Tequierocomoamigok kontzertuen ondoren eskeiniko duen plater saioarekin ere ederki pasako dugu.