Teknologia albisteak
1

2005eko Interneteko gertakizun garrantzitsu batzuk

Erabiltzailearen aurpegia
Berrinet - Internet & Euskadi
2006-01-03 : 09:01

Jose Antonio del Moral Berrinet-ek Internet & Euskadi elkartearen blogean 2005. urtearen errepaso bat argitaratu du. Blog hartako Copyleft lizentziari esker ekarri dugu hona.

Wimax, Web 2.0, Ajax, VoIP, tag-eak, blog-ak, wiki-ak, RSS, API. 2005ean interneten gehien entzun diren hitzak dira; urte hau sarearen susperraldi urtea bezala gogoratuko da. Proiektuak biderkatu dira eta azken urteetan erdi-lo egon diren itxaropenak esnatzen dira aldi berean. Aurtengo interesgarriena puntu hauetan jaso dut:

1. Web 2.0-a urte honetako hitza da, dudarik gabe. Letra gutxitan software sozialaren iraultza eta Ajax bezalako teknologiei bidea irekitzen dieten aukera berriak adierazten ditu. Joera honekin jarraituz, Yahoo!k bere produktuak estandar bihurtu duten bi enpresa erosi ditu: Flickr eta del.icio.us. Googlek burtsan duen balioa bikoiztu du eta Google Maps martxan jarri du, mapen eta satelite bidezko argazkien elkarreragina errazteko Ajax erabiltzen duen tresna. Sare sozialen arloan, aurten gehien garatu dena MySpace izan da, batzuek interneteko MTV dela diote.

2. Fon. Martín Varsavskyren proiektu berria telekomunikazio (wi-fi bidezko operadore bat da, etorkizunean wimax bidezkoa izango da) eta software sozialaren arteko nahastea da. Bere erabiltzaile komunitatea marketin biralaren bidez biderkatzen ari da eta Googleko mapen bidez erlazionatzen da; mapa hauetan sare sozial berri bat garatzen ari da. Mapa hauek garatu dituztenak bi enpresa euskaldun izan dira: Alianzo eta CodeSyntax. Wi-fia eta wimaxa berotzen diren bitartean, 3Ga izozten ari da eta telefonia mugikorreko operadoreen porrot berri bat izatera helduko da. Telefoniako operadoreek haien terminalak interneten nabigatzeko sistema multimediak izatea nahi dute, baina ez dute lortzen.

3. Wikipedia. Bere sortzailea, Jimbo Wales, ekainean Euskadira etorri zen Artelekun egindako Copyleft-i buruzko kongresuan hitzaldi bat ematera. Txistorra jateaz aparte, Wales-ek esan zuen wikiak elkarlanerako tresna hoberenak direla. Copyleft-ak era orokorrean sorkuntza libreko formula bezala erabilia izateko pausu bat eman zuen.

4. IP ahotsa. 2005a IP telefoniarentzako, dudarik gabe, garaipen urtea izan da. Operadore guztiek dagoeneko teknologia hau erabiltzen dute eta lehen zegoena baino hobea da. Uda ostean, eBayk Skype (arlo honetan posizio hobea duen enpresa)erosi zuen 3.300 miloi eurotan. Espainian, merkatu berri honetako liderrak PeopleCall eta Fon dira.

5. Euskal Politikariek blog bat ireki dute. María San Gilek eta Juan Jose Ibarretxek pasaden hauteskundeetan blog bat ireki zuten, non bitakorek demokraziaren alde paper berria bete zuten. Hautagaiek kanpainako egunkaria irakurri ahal zuten, edo jendeari irekitako eztabaidetan parte hartu; bai blog ofizialetan, ez-ofizialetan edo EleccionesVascas.com blog orokorrean.

6. .es domeinuen askapena. Red.es estatuko agentziak, .es domeinuen erregistroa liberalizatu zuen, azarotik edozein enpresa edo pertsona partikular egin har dezake .es amaiera. Orain arte marka edo sozietate izen baten jabe izatea beharrezkoa zen. Domeinu orokor eta marka erregistratuekin bat etortzen diren beste batzuen erregistro espekulatiboak neurriaren arrakasta ilundu dute. Aldez aurretik, eBay-k, subasta enpresak, Ebay-ri ,kremailerak egiten dituen Bizkaiko enpresari, bere .es domeinua erosi zion. Kantitatea ez da publiko egin. Mundu osoan ia 100 milioi domeinu daude, hamar intenauteko bat. Aurten ere .cat amaiera eman zaie Kataluniako kulturarekin zerikusia duten web orriei.

7. ADSL+2 heldu da. Aurten ere banda zabaleko konexioak analogikoei gainditu diete eta Jazztel eskaintza agresibo eta iraultzaile batekin sartu da berriz merkatuan: 20Mb-eko abiadurak eskaintzen dituen ADSL2+a. Telefonikak Imageniorekin erantzun du, interneteko konexioaz aparte telebistako zenbait kanal dituena. Abiadura eta eskaintza bikoizketa honen ondorioz, interneten erabilera gero eta handiagoa da eta Madrilgo komunitatean %50ak interneten erabiltzaile da jada. Frantzian portzentaia handiagoa da eta Euskadin %40a baino gehiagok erabiltzen dugu internet.

8. El Pais-ek kobratzeari utzi dio. El Paisek bere onlineko bertsioan sartzeko kobratzeari utzi dio. Lehenengo eredua ez du porrot egin, baina publizitatearen diru sarrerak nahiko igo dira eta horregatik egunkariaren edukiak banner-en bidez finantziatu daitezke. Momentuz, eredu berria ondo doa. AEBtan, 2005eko hirugarren hiruhilabetean, onlineko publizitatea %34an igo da.

9. Ibermáticak Softec erosi du. Dudarik gabe aurtengo informatika gertakizunik garrantzitsuena da Euskadin. Softwareko bi kontsultora nagusiak batu dira multinazionalekin lehiatu dezakeen enpresa bat sortzeko; multinazionalak gero eta handiagoak egiten ari dira, batez ere ERP bezalako arloetan. Zenbait behatzailek uste dute asko hedatzen ari den software librearen aurkako prebentzio neurria dela hau. Aurten, gainera, 20 Euskal enpresek ESLE sortu dute, Euskadiko software libreko elkartea.

10. China sarean azaltzen da. Chinako firma batek IBMko ordenagailu dibisio guztia erosi duen bitartean, herrialde honetako populazio internauta AEBtakoaren portzentaiara heltzen ari da. Etxebizitzen %8ak baino gutxiagok konexioa duten arren, potentziala oso handia da eta web nagusiak inbertitzen jarraitzen dute. Abuztuan, Yahook Alibaba merkatal elektronikoko atariaren kapitalaren %40a eskuratu zuen. Gainera, Baidu, Google-en esku hartzea duen chinako bilatzailea, Nasdaq-en sartu zen (enpresa teknologikoen burtsa) eta han bere balioa %350an igo zuen egun bakarrean.

Erantzunak

Sustatu
2006-01-03 : 11:19

Zer eman digun 2005ak... eta 2006ak zer ekarriko? Beste blog euskaldun batean aurreikuspenak plazaratzen ausartu da blogaria.


Erantzun

Sartu