Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

11

Pornoa euskararen alde

Lizundia - Lizundia
2005-12-23 : 03:12

Lizundia euskara salbatzera dator. Lizundiak ez du sexua maite, ez ditu titi ederrak maite, ez ditu aluak eta zakilak idoro, baina euskarak behar ditu horiek guztiak, eta euskararen mesedetan hartuko ditu Lizundiak lan nazkagarri hauek.

3

Blogak eta Sare Sozialak barrutik

Teketen
2005-12-22 : 10:12

Atzo [Herenegun] "Blogak eta Sare Sozialak" hitzaldian egon nintzen. Bertan CodeSyntax, Alianzo eta Hispavista egon ziren. Hitzaldi hau "Libre Nabegatu" kanpainaren barnean egiten da. (Gorka Juliok Teketen blogean argitaratua, eta hona ekarri hango CC lizentziari esker.)

Harold Pinterrek Nobel saria jaso ondoren eskainitako diskurtsoa

Gorka Bereziartua - Eremu Lauak
2005-12-22 : 09:12

Zeresan handia eman du 2005. urteko literaturako Nobel saria irabazi duen Harold Pinterrek hilabete honen hasieran eskainitako diskurtsoak. Berandu samar bada ere, www.eremulauak.com atarian osorik eta euskaraz irakurri dezakezue hitzaldia.

EMUN Kooperatiban euskara planak garatzeko hizkuntza teknikariak behar ditugu

Mikel Lz de. Arkaute - EMUN KOOP E
2005-12-22 : 08:12

Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu eta lanpostu batzuk bete nahi ditugu, horretarako interesa duzuenoi zuen curriculuma bidaltzera animatzen zaituztegu. Curriculuma bidali ahal izateko baldintzak honakoak dira: euskararen normalizazioan edota euskalgintzan esperientzia izatea.

2

Euskal Web d '0r 2005

Sustatu - Sustatu
2005-12-21 : 11:12

Web politena, bisitatuena, aberatsena, hau da, beharbada onena, aukeratuko du seigarren aldiz Cotebasque.net-ek, "L'e-magazine symptomatik, éclectik et même un peu touristik de la Côte Basque et du Pays Basque". Horrelako lehiaketak bezala, ez da guztiz serioa, baina 32 web hautagaien artean, 2005 urteko irabazlea bozketaren bidez aukeratuko da.

Bakarrizketa barregarrien 1. lehiaketa antolatu du Debagunek

Sustatu
2005-12-21 : 09:12

"Barre barra-barra" izena jarri diote lehiaketari. Edozein adineko Euskal Herri osoko biztanleek parte har dezakete. Bi sari egongo dira: 300 euro lehenengoarentzat eta 150 euro bigarrenarentzat. Lanak 2006ko otsailaren 28a baino lehen aurkeztu behar dira.

3

A-8 autobideak itxita jarraitzen du Itziarren

Sustatu - Sustatu
2005-12-21 : 08:12

Gaurko irekiko zela iragarri bazen ere, A-8 autobidea itxita jarraitzen du Itziar eta Zumaia artean. Informazio gutxi autobidea kudeatzen duen enpresaren webgunean, Bidegi.net . BIDEGIren telefonora deitu dugu, 900.500.300, eta goizean zehar zabalduko dutela esan digute, baina zehaztu gabe noiz. Eguneraketa: arratsaldeko 16:30ak inguruan zabaldu dute A-8 autobideko bi bide.

Albiste ona, ARCOtik

H. Etxeberria
2005-12-21 : 08:12

LOURDES FERNANDEZ (LF) donostiarra izango da, datorren urtetik aurrera ARCO Arte Garaikidearen Azokako zuzendari berria eta SUSTATUn nabarmentzeko moduko albistea dela iruditzen zait hori, izan ere, gutxi baitira Euskal Herriko artegintza berak beste ezagutzen duenik. Eta euskalduna, euskal hiztuna, gainera.

2

Egaña zuzenean gaur irratia.com-en

Jabi - irratia.com
2005-12-20 : 14:12

Andoni Egaña bertsolaria elkarrizketatuko dugu gaur irratia.com saioan, 18:00etatik aurrera. Elkarrizketa zuzenean eta zuzeneko emanaldia izango da. Beraz, edonondik entzun eta galderaren bat botatzeko aukera ere izango duzue internautok.

'Kiki the nano bot' jokua euskaraz

3ARRANO - 3ARRANO.com
2005-12-20 : 08:12

Kiki 3 dimentsiodun puzzle jokua da, Sokoban eta Kula-World jokuetan oinarriturik egingiko nahasketa bat.

1

Iturriaga izan zen goizean nagusi, Egaña arratsaldez

Sustatu
2005-12-19 : 16:12

Bertsozale Elkarteak Txapelketa Nagusiaren gunean argitaratu ditu atzoko finaleko atalez ataleko puntuaketak. Finaleko eta finalaurrekoetako puntuaketa guztiak dokumentu bakar batean bildu ditugu guk.

2

Gabonetako konpromisoa: “Euskarazko produktuak lehenetsi”

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2005-12-19 : 14:12

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Gabonetan ere euskararekin konprometitzea eskatu du. ‘Euskarazko produktuak erosi’ leloa hedatuko duen postala sortu du. Horrekin, “Euskal kulturako ekoizpenen eta euskarazko produktuen jatorrizko bertsioa erosiko dut lehentasunez” norbanakoen konpromisoa betearazi nahi du.

19

Andoni Egaña Irabazle BEC-en

Iban Arantzabal - BEC
2005-12-18 : 21:12

Txolinduta dagoela esanez hasi du Benardo Mandaluniz aurkezleak, begiak puztuta. Zortzi bertsolariek ere halaxe jarraitu zuten bertsoak hartu duen entzuteaz-eta. Izugarria BEC-ekoa. Andoni Egaña nagusi eta bigarren Unai Iturriaga.

Literatur solasaldia: Iñaki Segurola filologoa hautsi-mautsian (euskal) mundugauzaren beirategian

Joserra Beloki - Donostiatik
2005-12-16 : 16:12

Liburu interesgarria, inondik ere, zirikatzailea, argigarria, mingarria asko eta askorentzat eta jasangaitza hainbatentzat, seguru asko. Jendea indiferente utziko ez duena; ez euskal jendea, behinik behin, seguru.
(Luze-antxeko mezua, aipua gehien-gehiena).

Albatros sentitu nintzen

Aritz Abaroa
2005-12-16 : 10:12

Bakoitzak berea maite du, bakoitzarena da ona eta geureei hura desio diogu.

4

Kafe Antzokiak 10 urte

Jabi Zabala - Zenbat Gara
2005-12-15 : 15:12

Gaur betetzen dira hamar urte Bilboko Kafe Antzokia zabaldu zenetik. Hamar urte eta 2.000 inguru ekitaldi iragan dira bertatik 1995eko abenduaren 15etik. Bilboren erdian, erdara nagusi den eremu urbanoan euskal gunea zabaltzea zen Zenbat Gara elkartearen erronka. Emaitzak begibistakoak dira hamar urte geroago, Kafe Antzokia ezinbesteko erreferentzia bilakatu baita berton eta kanpoan.

Enpresa Digitala sariak

Sustatu
2005-12-15 : 10:12

Atzo eman zituzten 2005. urteko Enpresa Digitala sariak, SPRI eta Eusko Jaurlaritzako Industria sailaren ekimenez. Sari nagusia Bizkaiko Serinur enpresak eroan du, aparkalekuan kontrol telematikorako sistema bategatik.

1

Azpitituluak euskaraz: egin daiteke, egin dezagun, ni egiten hasi naiz

Telezaborra - Telezaborra
2005-12-15 : 10:12

Zergatik ez dugu euskarazko azpitituluen datu-base erakargarria sortzen? Punta-puntako telesailak euskaraz, edo Alfred Hitchcock filmografia osoa...

Espai Catalunya Topalekua irekiko da Donostian

Mikel Iturria - Harrikadak
2005-12-14 : 10:12

Aste honetan inauguratuko da Donostian Espai Catalunya Topalekua, Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko topagune izan nahi duen egitasmoa. Webgunea eraikitze lanetan dago oraindik, lokalaren antzera. Erlojuaren aurka ari omen dira obrak bukatzeko asmoz. Inaugurazioa abenduaren 16an izango da. Eguerdiko 12:30etan prentsaurrekoa, 13:30etan ekitaldi ofiziala.

Balizko domeinuen erresuma

inaxio elizegi - luberri.net
2005-12-14 : 08:12

Gauza jakina da web asmo ugarik egiten dutela pott zenbait urte edo hilabeteren buruan, batzuk hasi baino lehen ere bai. Bada horiek utzitako arrastoa ikusteko leku apropos bat whois.net zerbitzuan: Deleted domains search deritzo eta helbide horretan bertan erabil dezakezue.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››