Teknologia albisteak
3

Abian dira euskal web gunerik onenak aukeratuko dituzten bostgarren Buber sariak

Erabiltzailearen aurpegia
Ray Fernández - internet&euskadi
2006-01-03 : 18:01

internet&euskadi elkarteak gaur jarriko ditu abian euskal web gunerik onenak aukeratuko dituzten Buber Sarien bostgarren edizioa. Sari hauek EITB, Euskaltel eta Euskadi Informazio Gizartean Planaren babesa dute.

Gaurtik hasi eta otsailaren 28ra honako kategoria hauetan eman dezakezu izena:

  • Blogik onena
  • Enpresetako web gunerik onena
  • Erakundeetako web gunerik onena
  • Ataririk onena
  • Web gunerik dibertigarriena
  • Interneten euskararen hedapenean gehien lagundu duen web gunea
  • Interneteko multimedia proiekturik onena
  • Euskadin garatutako tresna informatikorik onena

Buber Sarietan parte hartzea zure web gunea ezagutzera emateko aukera izan daiteke nola Interneten, hala prentsan, irratian eta telebistan liderrak diren gure kolaboratzaileen artean. Gogoan izan Buberrak Euskadin tradizio eta oihartzun handiena dituzten sari digitalak direla. Gainera, parte hartuz gero, sari banaketa ekitaldian izateko eskubidea izango duzu.

Aurten berritasun ugari aurkitu daitezke Buber Sarietan. Kategoria berriez gain, blog-ik onena edo web gunerik dibertigarriena adibidez, aurten Euskadin egindako eta Internet bidez igorritako teknologiarik onena eta multimedia proiekturik onena ere sarituko dira. Aurreko edizioetan bezala, Buber Sariek herriaren bozka eta euskal Internetean ezagunak diren 30 epailek hartutako erabakia izango dituzte kontutan.

Zure web guneak, duen kalitateagatik edo ikusgarritasunagatik, sari bat jasotzea merezi duela uste baduzu, eman izena. Gogoan izan hortarako azken eguna 2005/02/28 dela.

Erantzunak

euskarazaina
2006-01-04 : 12:01

Ikusi dut epaimahaiko asko ez direla euskaldunak.



Nola baloratuko dituzte ez-euskaldunek euskarazko webguneak? Berriz ere webgune euskaldunak "euskarazko webgunearen" ghettoan gelditu beharko dute?

xme
2006-01-04 : 13:18

Nire lagun batek zioen hau dela munduko leku bakarra non, a priori pentsatzen den hizkuntza bi dakizkiena tontoagoa dela hizkuntza bakarra dakiena baino. Medikua aukeratu behar baldin bada, eta zuk euskalduna eskatu (elebiduna), berehala dator erantzuna: zuk zer nahi duzu, bertsolari bat ala sendatuko zaituen norbait?



Medikuaren tokian beste edozein ogibide jarri, eta berdin.

Asier
2006-01-05 : 10:59

Interneuskadi blogean ere antzeko eztabaida sortu da. Arduradunetako batek dio, ea zer den garrantzitsuagoa, euskara ala kalitatea. Eeeeee????


Irakurri hemen


Erantzun

Sartu