Sustatu logoa Teknologia albisteak

Maskaraden garaia Xiberuan

Iñauterien garaia aitzina doa eta urtero bezala, maskaradak eginen dira Xiberuan.

Antolatzaile gazteek suharki bizi dute dantzatua eta antzeztua den iñauteri mota hori.

Aurten, Urdiñarbekoen aldi da astero errito honen biziaraztea, neguminean eta udaberriaren atarian.

Badira asteak zuzenean ematen dituzten dantzak, kantuak eta hitzak ikasten ari dituztela.

Aurten, protagonista nagusia Hartza izanen da. Usaian maskaradetan gutti agertzen bada ere, halako keinu berezia egin nahi ukan diote Pirinioetako aktualitateari...

Ohituraren arabera, Urdiñarbeko gazteek beren itzulia etxean hasiko dute, 2006ko urtarrilaren 8an, igandearekin.

  • 10:00 : barrikadak
  • 16:00 : maskaradak

Ondoko hitzorduak :

  • Urtarrilaren 15ean, Garindainen
  • Urtarrilaren 22an, Alozen
  • Urtarrilaren 29an, Gotainen
  • Otsailaren 5ean, Gameren
  • Otsailaren 12an, Pagolan
  • Otsailaren 18an, Maulen
  • Otsailaren 19an, Mitikilen
  • Otsailaren 26an, Atharratzen
  • Martxoaren 5ean, Altzürükün
  • Martxoaren 12an, Larrainen
  • Martxoaren 19an, Muskildin
  • Martxoaren 26an, Arrokiagan
  • Apirilaren 2an, Idauzen
  • Apirilaren 9an, Hokinhegin
  • Apirilaren 16an, Barkoxen
  • Apirilaren 23an, Altzain
  • Apirilaren 30ean, Eskiulan

Xehetasun gehiago

Xehetasun gehiago Euskal Kultur Erakundearen albiste honetan edo EKEren albistegian . Gainera:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu