Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lehenengo Lurraldebusa

Iñaki Arrieta Baro
2006-01-03 10:01

Izan ere, Euskotreneko ohiko urdinaren ordez, autobusa grisa zan eta logotipo berezi bat zuen: gorria eta Lurraldebus zioena.

Dakizuen bezala, Lurraldebus Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako hainbat garraio enpresen partzuergoa da, Gipuzkoako herriarteko garraioa hobetzeko sortua

Oraingoz, aldaketa estetikoa da. Espero dut laister erabiltzaileari agindutako abantailak ekartzea: ordainketa txartela eta autobus aldaketa. Bizikletak eramateko erreztasunak ematea ere ez legoke gaizki.

Nik behintzat Donostia-Usurbil-Hernani nere ohiko ibilbidea ordainketa bakar batekin egin ahal izatea eskertuko dut.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu