Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko HPSk agerpen publiko zenbait egin ditu azken asteotan. Horietako batean, legealdirako izendatutako jardunbide nagusiak plazaratu dituzte, eta teknologia berrietarako 2005-2009 egitasmoan zer aurreikusten dute plazaratu dute.
Badirudi legealdi berrian, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Patxi Baztarrika buru dela, komunikazio politika berriari ekin diola. Agerpen eta azalpen publiko gehiagotarako daudela edo. Gabonak aurretik, legealdirako egitasmoa aurkeztu zuten, eta urtarrileko lehen astean, berriz, 2006. urterako aurrekontuaren aurre-balantze bat.
Abendukoari erreparatuta, dokumentu bat aurkeztu zuen orduan Patxi Baztarrikak hainbat eragileren aurrean: Hizkuntza Politika aurrera begira - Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2005-2009 egitasmoa. Lotura honetan laburpena duzu, eta klik bat harantzago PDF bat testu osoarekin.
Laburpena azaldu zen prentsan, izendatu dituzten 33 jardunbide nagusien zerrendatzea. Orain, testu osoa Interneten ere azaldu da, eta teknologia berriei dagokien jardunbidea, 33 horietan 23.a, honaxe ekarriko dugu. Ahapaldi bakarrean dator testuan, eta hemen lerro batzuk tartekatu ditugu, eta puntuz puntuko zerrendatze bat sartu tartean, pantailako irakurgarritasunari begira:
---
Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan euskarazko baliabideak, tresnak eta aplikazio berriak garatzea. Halaber, euskararen presentzia areagotzea Interneten, eduki digitalak sortuz. Marko honetan landuko dira, besteak beste,
Behar-beharrezkoa irizten diogu, nolanahi ere, alor honetan euskarak gaur egun duen presentziari eta teknologia berri hauetan jadanik badiren euskarazko baliabideei buruzko azterketa eta erradiografia bat egiteari, eta etorkizunean urratu beharreko ildoa zehazteari. Kontuan hartzekoa da informazio eta teknologia berrien esparru hau euskararentzako lehentasunezkoa baldin bada, ez dela bakarrik globalizazio/digitalizazioaren gizartean gaudenez euskarak ere gainerako hizkuntza guztiek bezala fenomeno horretara egokitu behar duelako, baizik eta, gainera, Interneteko erabiltzaileen profilari buruzko azterketek diotenez, euskaraz dakiten gazteak teknologia horien kontsumitzaile handienetakoak izateko itxura guztia dutelako.
Erantzun
Sartu