Sustatu logoa Teknologia albisteak

XIX. mendeko Albuma kultur webgune berria

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak XIX. MENDEKO albuma kultur web gunea aurkezten du. 1.500 irudi dauzka Euskal Herriko gaiei buruz. Irudiak Aldundiaren funtsetakoak dira eta bost dokumento- zentro gipuzkoarretan daude: Zumalakarregi Museoa, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia, Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa eta Untzi Museoa.

Egitasmo hau, Zumalakarregi Museoaren, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia zentroaren, ekimen berritzailea da.

XIX MENDEKO albuma XIX. mendea ikertu eta ezagutu zein garai bat erakusten duten irudiekin gozatu nahi duen edozein internautari zuzendua dago. Hiritarrei gure funtsak modu erraz eta arin batean eskuratzeko aukera eskaintzen die, erresoluzio kalitatearen arabera, irudiak maileguan eskatzeko edo lortzeko bidea emanez. Aldez aurretik, interesatuak irudien bilaketa egin dezake ondorengo irizpideak erabiliz: egileen, pertsonaien, tokien eta gaien arabera. 1.500 irudiek azalpen fitxa dute ondorengo datuekin: egilea, grabatzailea, inprimategia, data, tokia, irudiaren neurriak, eta abar. 2006an zehar irudi gehiago gehituko dira, XIX. mendea eta Euskal Herriko gaiarekin zerikusia duten irudien kopurua handituz.

Bestalde, kultur web gunea dinamizatu asmoz, bi erakusketa birtual sortuko dira “Ibilaldia kostatik” eta “Kartografiak”, bildumetako irudi, plano eta mapa onenetatik ibilbideak eskainiz

XIX. MENDEKO albuma ondorengo helbidean izango duzue: www.albumsiglo19mendea.net

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu