Teknologia albisteak

Abenduan bertsoak eta pornoa txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2005-12-31 : 15:12

Bertso txapelketari buruzko Andoni Egaña Irabazle BEC-en , eta pornoari lotuta zegoen Pornoa euskararen alde , izan dira abenduan gehien irakurri diren albisteak.

Guztira, 2005 urtean inoiz baino bisita gehiago izan ditu Sustatuk. Eskerrik asko zuri, irakurle, idazle eta parte hartzaile, eta 2006 urte on-on bat izan dezazula!

Bisita kopuruari dagokionez, bertso txapelketaren emaitzak ematen zuen Iturriaga izan zen goizean nagusi, Egaña arratsaldez izan da abenduko hirugarren albistea Sustatun, eta Sodoku jokoa euskaraz zegoela iragartzen zuena, laugarrena.

Urteko balantzea

Interneten erabilera zabaltzen doa eta aurten inoiz baino bisita eta irakurketa gehiago izan ditu Sustatuk.

Bukatu den 2005 urtean, inoiz baino bisita gehiago eta, era berean, orrialde ikusiak izan ditu Sustatuk. Duela hilebete batzuk, ejem, Espainiako (!) blog garrantzitsuenen artean ikusi genuen Sustatu.

Baina blog euskaldunen eztadan apur bat lagundu dugula jakinda pozik gaude.

Bost urte 2006an

Eta ofizialki 2001eko urriaren 29an lehen albisteak publikatu zirenez Sustatun, 2006an bost urte beteko ditugu!

Eskerrik asko zuri, irakurle, idazle eta parte hartzaile, eta 2006 urte on-on bat izan dezazula!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago