Sustatu logoa Teknologia albisteak

Genographic proiektua

Sustatu
2006-01-05 20:01

Horra hor, Genographic webgunea

Euskaldunoi dagokigunez, proiektuko buruetako batek aipatzen gaitu eta proiektuaren mapetako batean ere azaltzen gara

Proiektuak alderdi interesgarri bat dauka: test bat ere egiten dizute. Zure DNA puska bat bidali (CSI-n bezala, ahotik hartuta minik hartu barik) eta analisi batekin, online erakusten dizute zure jatorri genetikoa, mapekin eta abar. Gizonezkoei, aitaz aita egiten da jatorri-analisia, Y kromosomaren analisiari esker, eta emakumezkoen kasuan, amaz ama, beste jatorri bat analisatzen da, mitokondrietako DNA-ri esker.

Ehun bat euro balio du testak, eta eta zortzi astean ematen dizute erantzuna.

Informazio gehiagorako, Zientzia.net-en aipatu zen ekainean kontu hau.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu