Teknologia albisteak

Elgoibarko 'Zergatik eta zertarako euskaldun?' ekimen berrian, lehen hitzaldi zikloa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-03-19 : 12:16

Elgoibarren bertako Elgoibarko Izarra euskara elkartea 'Zergatik eta zertarako euskaldun?' ekimena martxan jartzera doa. Pentsamendua eta jakintza lantzeko ekimena da. Lehen urrats bezala, bi hitzaldiko ziklo bat, zeina lehena, Jon Sarasuaren eskutik, aste honetan izango den, ostegunarekin (martxoak 24).

"Elgoibartarrok norbanako eta komunitate moduan ahalduntzea da helburua", Elgoibarko Izarraren arabera. "Euskaldun izateak zer esan nahi duen hobeto ulertzeko da. Identitatean sakontzeko. Geure buruarekin seguruago eta gusturago sentitzeko. Euskalduntasunean sakontzeko".

Urtero ziklo bat antolatzeko asmoa dute, eta hauxe da lehena, Jon Sarasua eta Ibai Iztueta hizlariekin, datozen bi ostegunetan, Elgoibarren.

Martxoak 23, Jon Sarasua, “Herrigintzaren behelainotik”

Euskal herrigintzak, hainbat arlotan, ekimen eta meritu handiko aroa bizi izan du azken hamarraldi askotan. Badira arrazoiak pentsatzeko ibilbidean behelainoa sartu zaigula, iparra lausotzen duten faktore berriak gurutzatu direla. Horiek apur bat aletu eta galdera baten inguruan jardungo dugu: zein izan daitezke norabide edo ipar baten elementuak? Eta, nolakoa izan daiteke behar dugun erreakzioaren egitura?

Ordua: 19:00. Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gelan

Martxoak 30,  Ibai Iztueta, "Cultura vasca vs Euskal kultura: posible da euskal kultura erdaraz?"

Zenbaitek euskal kultura euskarazkoa baino ez dela dio, beste zenbaitek, berriz, espainolez edota frantsesez egindakoa ere badela euskal kultura. Hara hor hitzaldi-tertulia honetarako auzia.

Hizlaria, Ibai Iztueta Azurmendi, giza eta gizarte zientzietan doktoread eta Cultura vasca vs Euskal kultura liburuaren egilea da. 

Ordua: 19:00. Tokia: Aita Agirre Kulturgunean

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu