Egungo Euskararen Hiztegia online argitaratzea burutu dela iragarri dute Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak. Paperean jarriko balitz, 30 liburuki beteko lituzke 15 urtez Ibon Sarasolak zuzendu duen lanak. Online-kontsultarako osoki jarri dela ekitaldi batean iragarri da aste honetan.
Hiztegia erabiltzeko, probatzea onena, hemendik. Bilaketa jakin batek, hala nola Kaiku terminoarenak zenbait adiera, eta hitz-hasieraren araberako aukera emango dizkigu. https://www.ehu.eus/eeh/cgi/bila?z=kaiku
Eta aukera bakoitzean klik eginez gero, 21. mendeko erreferentzien kontestuarekin agertzen zaizkigu emaitzak, hala nola Kaiku terminoaren adierak hemen.
Egungo euskararen hiztegia bada, hortxe dago gakoa, iturri berri-berrien erreferentziak jaso direla, baita aipu bakar baten bidez detektatuak hala nola
Aipaturiko hauek bezala, osotara hiztegian 70.751 sarrera, 251.153 adiera, 529.227 adibide eta 663.172 hitz multzo aurki daitezke.
Aurkezpenean nabarmendu zuten Ibon Sarasola hizkuntzalariak eta Josu Landa informatikariak egin dutela lan hau nagusiki. Sarean irakurri dugu aipurik, beste pertsona batzuen ekarpena ez ote den isildua geratu aurkezpen honetan, esate baterako Sarasolaren kolaboratzaile Iñaki Segurolarena, iaz hil zen hizkuntzalariarena.
Kontsulta hiztegia hemen: https://www.ehu.eus/eeh/
Erantzun
Sartu