2018an Susa Argitaletxearekin egindako akordio baten bidez, Euskarazko Wikipediak euskal literaturako hainbat datu (Armiarma proiektukoak) integratu zituen Wikidatan. Bost urteren buruan, berritu da akordioa, eta eguneratu da hainbat idazleren informazioa, hamahiru idazle berri eta 391 liburu berri ere gehitu dira.
Adi: Wikidatan daudela ez du esan nahi liburuak euskarazko Wikipedian daudenik. Adibidez, aste honetan beste artikulu honetan aipatu dugu liburu bat, Liztor Mutanteak (Santi Leone). Narrazio bilduma hori ez dago une honetan Wikipedian (baina sor dezakezue hemen), baina badu Wikidata elementua, eta sortzen denean orria, lan-infotaula txantiloiarekin agertu ahal izango da liburuaren berri (beste adibide berri baten ikustearren, Berriz Zentauro Katixa Agirreren liburua).
Bestalde, datu gehikuntzak ahalbidetu du 2018an sortu ziren zenbait grafiko automatikoki eguneratzea. Orri honetan daudenak hain zuzen. Batzuk nabarmentzeagatik... Gizonezko idazleak (825), vs emakumezkoak (193):
Eta honekin lotuta, 21. mendeko produkzioan barra urdinskak adierazten dute emakumezkoen proportzioa urtez urte, pixkanak handituz doana:
Goiko grafikoan ikustenda halaber nola 2006. urtea, nolabait, argitalpenen errekorraren urtea izan zen, oso argi ez dauden arrazoiengatik.
Idazleen jatorria, gipuzkoarren nagusitasun handiarekin:
Argitaletxe emankorrenak, Elkar nagusi dela (725 liburu), honen erdiarekin gutxi gora-behera Erein (370) eta Susa (347), eta ondoren atxeraxeago Pamiela (241) eta Alberdania (203).
Ikus grafikoak detailea handiagoan hemen.
Erantzun
Sartu