Teknologia albisteak

Batasunaren Bidean: giza-katea eta euskara batuaren aitzindariei omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-03-23 : 09:37

Euskaltzaindiak eta Errenteriako Orereta ikastolak “Batasunaren Bidean” ekintza egingo da bihar (martxoak 24 ostiralarekin) Gipuzkoako zenbait puntutan. Euskara batuak euskararen bilakaeran iragan hamarraldietan izan duen garrantzia nabarmentze aldera antolatu den ekintza da. Giza kate bat antolatu da 8.000 lagun lotu nahi dituena Errenteriatik Donostiara, eta gero zenbait ekitaldi eguerdian.

Batetik Orereta ikastolak aurtengo Kilometroak jaia antolatu du, eta horren baitan pentsatu dute jarduera honetan. Euskaltzaindiak euskara batuaren bilakaeran ekarpena egin zuten hamabost lagunen lana goraipatuko du bere aldetik, eta omenaldia egingo zaie.

Giza katea honela izango da: Orereta-Errenterian Zumarditik abiatu, eta Donostiara helduko da, Parte Zaharrera. 8.000 lagun inguruk bat egingo dute bidea osatzeko.

Egitaraua zehatz, bihar ostirala, martxoak 24:

  • 10:45: Hasiera ekitaldia Lehendakari Agirre Plazan, Errenterian.
  • 11:00 - 11:30 Giza katea
  • 12:00 - 12:30 Ekitaldiak 5 plazatan
    • Donostian: Alde Zaharreko plaza Berrian
    • Donostian: Groseko Zurriola ikastolan
    • Donostian: Herrera auzoko San Luis Gonzaga plaza
    • Pasaia: Biteri plaza
    • Errenteria: Lehendakari Agirre plaza

Omenduko dituzten batasunaren aitzindariei buruz, fitxa hauek kaleratu dituzte antolatzaileek:

Erantzun

Sartu