Teknologia albisteak

Sei puntuko plana euskal ikus-entzunezko sektorearentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-03-14 : 14:40

EITBk eta EIKENek elkarlaneko plan bateratua euskal ikus-entzunezkoen sektore indartzeko. Joan den ostiralean Donostian (Tabakaleran) egindako ekitaldi batean, sei puntuko plan aurkeztu zuten bi erakundeetako zuzendariek.

"Garai berriak euskal ikus-entzunezko sektorean" izenburupean egin zen jardunaldia joan den ostiralean Donostian. EITBko eta EIKENeko (Euskadiko Ikus-entzunezkoen eta Eduki Digitalen Klusterra) zuzendariez gain, beste profesional batzuk ere izan ziren bertan, eta arduradun politikoak ere bai.

Jardunaldiam euskal ikus-entzunezko sektoreari hazten lagunduko dioten sei lan-ildo nagusiak zehaztu zituzten:

  1. Inpaktu soziala sortuko duten eduki berritzaileak sortzea.
  2. Ikus-entzunezko metadatuei buruzko proiektu aitzindaria garatzea.
  3. Azpiegitura digital berriei buruzko ekoizpen birtuala sustatzea.
  4. Egiteko komertzialak bultzatu eta nazioarteko foro eta proiektuetan parte hartzea.
  5. Sektorean profilen gaikuntza garatzea.
  6. Eduki jasangarrien kudeaketa (Green Deal).

Puntu hauez gain, EITBko zuzendari Andoni Aldekoak beste egiteko batzuk ere azpimarratu zituen, hala nola azken garaiko transmedia esperientziak, edo ikus-entzunezkoen edukietarako Europako datu-partzuergo bat sortzeko proposamena. Honekin lotuta, Lucia Rekalde adituak ere parte hartu zuen. Europako Batzordeko Hedabide Politikako zuzendariondokoa da Rekalde eta Ikus-entzunezkoen Industriaren eta Hedabideen Sustapenerako Unitateko arduraduna ere bai.

Erantzun

Sartu