Teknologia albisteak

Euskara eta burujabetza elkar elikatuz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-03-14 : 08:14

"Euskara eta burujabetza elkar elikatuz" leloa ardatz hartuta bi mahaingurutako zikloa antolatu dute Donostian Euskal Herrian Euskarazek eta Txillardegi Udal Liburutegia ekimenak. Ekimen honen helburua da Donostiak bere liburutegi nagusiaren izena Txillardegiri eskaintzea, Udalbatzak gehiengoz orain artean onartu ez duen aukera bat. Lehen topaketa etzi da, ostegunez, martxoak 16.

"Euskara eta burujabetza elkar elikatuz" zikloaren osagarriak izango dira:

Martxoak 16, osteguna, eragile subiranisten mahai-ingurua:

  • Unai Apaolaza (Ehun)
  • Lide Hernando (Udalbiltza)
  • Oier Pagaegi (Herriexistentzia)
  • Moderatzailea: Naroa Iturri

Martxoak 21, asteartea, euskalgintzako eragileen mahai-ingurua:

  • Idurre Eskisabel (Euskalgintzaren Kontseilua)
  • Miren Segurola (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea UEMA)
  • Javi Arriaga (Gazte Euskaltzaleen Sarea)
  • Intza Gurrutxaga (Euskal Herrian Euskaraz)
  • Moderatzailea: Lander Arbelaitz

Biak 19:00etan hasiko dira San Jeronimo kaleko kriptan (Donostia, alde zaharra).

 

Erantzun

Sartu