Teknologia albisteak
26

Euskal literaturaren Armiarma sarea Wikidatan aztergai

Erabiltzailearen aurpegia
2018-10-26 : 11:07

Wikidatak 6 urte bete ditu gaur eta data hau ospatzeko opari eder bat egin diogu Euskal Wikilarien Kultur Elkartetik: Armiarma literaturaren zubitegiaren datubase osoa igo dugu, eta dagoeneko jolasteko prest dago. Ia 4.600 liburu eta 960 idazle baino gehiago jasotzen dira Armiarman, eta orain Wikipediarekin integratu eta elkarlotu dugu altxor hau. Wikidata hizkuntzaz neutrala den datutegi bat da, eta haren datuek isla dute hizkuntza bateko zein besteetako datutegietan.

Guztia irakurri (wikimedia.eus) »»

Txioak (26)

Erantzun

Sartu