Teknologia albisteak

Larunbaterako zita: Euskara sustatzeko 15 egitasmo zehatz ezagutu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-05-04 : 15:18

Bidasoako euskara eta kulturaren azoka antolatu dute larunbaterako (maiatzak 6), Beran (Nafarroa Garaia), Topaguneak eta Pirinioetako Estrategia ekimenak. Topaketaren muina, 11:30etik 15:00etaram euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten egitasmoak antolatzaileen ahotik ezagutzea.

15 proiektu aurkeztuko dira guztira, hona zerrenda:

  • Mintzalasai euskaraz! - Mintzalasai elkartea - Baiona – Angelu – Miarritze hiri eremua 
  • Euskara(z) plazara! - Plazara Kooperatiba - Ipar Euskal Herriko hainbat kide
  • Kirola Euskara Ahoan - Ortzaize (Nafarroa Beherea)
  • Gookapi elkartea - Durango (Bizkaia)
  • Pulunpa eta Xin - Usurbil (Gipuzkoa)
  • Euskararen Kriseilua - Euskaltzaleen Topagunea - Euskal Herria
  • HIGA Topaketak - HIGA elkartea - Euskal Herria
  • Ulerlaguna pilotajea - Euskaltzaleen Topagunea - Donostia, Aretxabaleta (Gipuzkoa) eta Erandio (Bizkaia)
  • Euskara Maitea - Ondarroa (Bizkaia)
  • Borborraldia - Bor-Bor elkartea - Bortziriak (Nafarroa)
  • Odola ematen bizia eman - Lau Haizetara - Orereta (Gipuzkoa)
  • Gure natura ezagutuz - Baso Bizia, Morkaiko Mendizaleen elkartea eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Saila - Elgoibar (Gipuzkoa)
  • Paperjale - Abaraska Taldea - Euskal Herria
  • Pantailak Euskaraz - Euskal Herria
  • Izaskun Arrue Kulturgunea - Lazarraga elkartea - Gasteiz 

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu