EITBk "Open Data atari" bat ireki berri du, eta bertako edukia hornitzeko, boto asmoari buruz egindako azken inkestako datuak sartu dituzte. Martxo amaierako datuak dira, baina begirada bat merezi dute, eta atari berrian daudenez, agian inkesta berriekin osatuko direla uste dugu, maiatzaren 28an izango baitira udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian.
Orotara, 8.000 bat inkesta egin dira telefonoz: 6.649 egin ditu Gizaker enpresak, EAEn, eta 1.204, GAD3 enpresak, Nafarroan.
Bisitatu webgunea ikusteko. Datuak modu egituratuan jaitsi daitezke (CSV eta beste formatu batzuetan), eta txosten osoak ere bai, euskaraz zein gaztelaniaz. Hala ere, alderdi grafiko ikusgarrienak, "mikrodatuak" deitu dituztenak, gaztelaniaz bakarrik daude, eta lastima da. Datu eta grafiko interesgarri batzuk aukeratu ditugu hortik hemen itsasteko, baina, esan bezala, koxka horrekin, gaztelaniaz daudela.
Baina horra, botu estimazio orokorrak. Foru hauteskundeetara begira, EAEn: non hiru foru aldundiak dauden jokoan:
Eta Nafarroan:
Hizkuntza ezagupen edo erabileraren araberako datu interesgarria (galdera desberdina izan den arren EAEn edo Nafarroan):
Aurreko hauteskundeetatik emandako bototik, aldaketa posibleak EAEn:
Eta gauza bera Nafarroan:
Azkenik, adin taldeen araberako boto taulak EAEn eta Nafarroan.
Datu multzo zehatz batzuk ekarri ditugu hona. Gehiago ikusteko, ikus https://www.eitbtaldea.eus/open-data.php
Erantzun
Sartu