Partituren webguneen berri eman genuenean joan den astean, bi webgune aipatuz, beste pare bat aipatu gabe utzi genituela ere gogoratu digute. Horiek ere merezita dute aipamena, bai horixe, Kantuan.eus eta Trikipediako Doinutegia.
Bata da Xabier Barriola musikari legazpiarrak, 2005etik eta 2 webgune desberdinetan osatu izan bilduma. Gaur egunean duen Kantuan.eus atarian ikus daiteke emaitza: 370 abesti (euskal musika, gabon kanta, kanta herrikoiak,…) letra, partitura eta doinuekin.
Partiturak.eus-en eta Jo Marisen fondoan bezalatsu, partitura ikusi egiten da, eta jaitsi daiteke PDFan eta baita musika formatuan, MIDI fitxategi praktikoan. Gainera, ikuskatze funtzioetan berez ikusiko duzu partitura...
Baina klik bat haratago, hitzak modu praktikoan, Ken Zazpi-ren abesti honen kasuan ikus dezakegun bezala.
Trikipediaren partitura fondoa ere oso konpletoa da. Grafikoki, partitura ez da lehen kolpean ikusten, baina hortxe dago doinu guztiekin eta, eskertzekoa den bezala, MIDI fitxategiaren ondoan.
Trikipediaren partitura fondoa aurkitzen da Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen Trikitixa.eus webgunean.
Eskerrik asko informazio hau osatzen lagundu diguten Benito Fiz eta Jonmikel Insausti lagunei.
Erantzun
Sartu