Jardunaldia: Zer ekarriko liguke euskarazko streaming plataforma batek?
Euskarazko streaming plataforma posibleaz jarduteko jardunaldia antolatu dute Iruñean datorren maiatzaren 4an, ostegunarekin, Euskaltzaindiak eta Iruñeko Komunikabideak Fundazioak (IFK). Lelo honen inguruan elkartuko dira hainbat aditu eta interesatu: "Zer ekarriko liguke euskarazko streaming plataforma batek?". Izen-ematea irekia maiatzaren 2a bitartean.
Egitaraua
09:00 – 09:15 Harrera eta material banaketa
09:15 – 09:30 Sarrera - IKFko eta Euskaltzaindiko ordezkariak
09:30 – 10:15 Espainiako Ikus-entzunezkoen Lege Orokorra: begirada bat euskaratik. Jon Artatxo Aurtenetxe - IBAIA
10:15 – 11:00 Euskarazko ikus-entzunezkoen gaur egungo egoera eta erronka nagusiak. Elkarrizketa.
- Alex Aginagalde Lopez - Pantailak euskaraz
- Urtzi Urkizu Adrian – Berria
- Elkarrizketatzailea: Miren Mindegia Petrirena
11:00 – 11:30 Atsedenaldia
11:30 – 12:15 Hizkuntza ikuspegia duen streaming plataforma bat ikus-entzunezko politika baten baitan. (Aldi bereko itzulpen zerbitzua katalana-euskara).
- Francisco Vargas Echeverría – ICEC (Institut Català de les Empreses Culturals)
- Jaume Ripoll Vaquer – Filmin.cat (bideo-testigantza)
12:15 – 13:30 Mahai-ingurua: Zer ekarriko liguke euskarazko streaming plataforma batek?
- EiTB – Maite Goñi Eizmendi
- BIEUSE – Xabier Alkiza San Marcelo
- NAPAR, Nafarroa Garaiko Ikusentzunezko Ekoizleen eta Profesionalen Elkartea – Gaizka Aranguren Urroz
- Kanaldude – Eki Pagoaga
- Tokikom – Iban Arantzabal Arrieta
- Moderatzailea: Miren Mindegia Petrirena
Tokia: Kondestablearen Jauregia, Iruñea. Izen-ematea, maiatzaren 2a baino lehen, formulario honen bitartez.
Irudia, EITBren Primeran streaming egitasmoaren aurkezpen batekoa.
Erantzunak kargatzen...