Teknologia albisteak

Esna Tu jokoa sarean, kontsumoaz eta energiaz ikasteko (sariak barne)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-04-24 : 09:13

Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak joko bat jarri du sarean, galderak erantzutekoa, zeinaren bidez kontsumoaz oro har (praktika arduratsuak, zerk eragiten duen energia gastu handiagoa, eta halakoak) ikasiko dugun, eta gainera sarietarako aukera izan dezakegun: Esna Tú jokoa da.

10 galdera eta 3 minutu dituzu zure ohiturek planeta nola zaintzen duten (edo ez) jakiteko eta haren jasangarritasunerantz aurrera egiteko. Irudian ageri den galdera, adibidez.

Parte-hartzaile guztien artean 5 bonu zozketatuko dituzte Donostiako kontsumo eraldatzailearen sareko dendetan (Saretuz sarea) gastatzeko.

Jokoaren sustatzailea, Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea, nazioarteko lankidetzan eta gizarte eraldaketarako hezkuntzan lan egiten duten 85 euskal garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen (GGKE) kolektibo bat da. 11 erakunde fundatzaileen esku sortu zen 1988an elkarlanan aritzeko, hausnartzeko, eztabaidatzeko eta lan egiteko bazkide diren GGKEak modu koordinatu batean ekiteko eta euren jarduerak koherenteak eta egokiak izateko.

Ikus jokoarentzako prestatu duten sustapen bideoa:

Probatu jokoa hemen: http://www.labur.eus/esnatu2023 

Erantzun

Sartu