Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Emakumezkoen biografietan aurrerakuntza euskarazko Wikipedian

Sustatu
2023-03-09 : 19:35

Zelako aurrerakada egiten ari diren euskarazko Wikipedian emakumezkoen biografiak osatzen, genero desoreka (oraindik nabarmena, ikus grafikoa zein argia den) konpontzen saiatzeko. 15.000 emaklumezkoren biografiaren langa igaro izana azaldu dugu hain zuzen Twitch bidez eta Segura Irratian egin dugun zuzenekoan.

Euskarazko Wikipedian emakumezkoen 15.000 biografia (oso aurrerapen nabarmena da)

Sustatu
2023-03-08 : 10:43

Euskarazko Wikipediak gaur jakinarazi du, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emakumezkoen biografien kopuruak 15.000 pertsonen langa gainditu berri duela. Duela urte eta erdi gainditu zen 10.000 emakumezkoen marka, eta hazkundea nabarmena da, baita portzentaian ere; %20tik %26ra igo baita biografietan emakumezkoen portzentia (duela 6 urte, gaurkoaren erdia zen).

Tokikom jardunaldia eta "Tokiko komunikabideen elkarteen manifestua"

Sustatu
2023-03-07 : 08:56

Euskarazko tokiko hedabideen Tokikom elkarteak 10 urte dituela eta, eta hori aspatzeko, jardunaldi berezia ospatuko dute datorren martxoaren 24an, Getxoko Olatua Gurutzontzien Terminalean. "Komunikabideak etorkizuna ehuntzen" izango da topaketaren leloa. Era berean, Tokikom eta Herrialde Katalanetako toki komunikabideen elkarteen artean "Tokiko komunikabideen elkarteen manifestua" aurkeztuko da bertan.

Biltzarra, Agirre Lehendakari Centerren 10. urteurrenean

Sustatu
2023-03-05 : 10:58

Agirre Lehendakaria Centerren (ALC) hamargarren urteurrena ospatzeko, datorren martxoaren 29an sinposio orokorra eta ekitaldi publikoa antolatu dute. Bereziki gizarte berrikuntza lantzen duen erakunde hone hamarkada honetan eraikitako nazioarteko zein bertoko kolaboratzaileen sarea gonbidatuko dute bertara, euskal gizartearen egungo eta etorkizuneko erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko. Sinposioa jendearentzat zabalik (beharrezko baieztapena) izango da, Bilboko Bizkaia Aretoan, martxoaren 29an, asteazkenarekin.

Loraldia 2023: egitarau zabal bat Bilbon martxo honetan

Sustatu
2023-03-05 : 15:30

Bilbon euskarazko arteen inguruan egiten denLoraldia festibalaren 9. edizioa izango da aurrengoa, eta martxoaren 9tik 26ra garatuko da, Mailua gara! leloarekin. 17 egunetan 21 ekintza eskainiko ditu, diziplina anitzekoak: musika, teatroa, dantza, literatura, bertsolaritza, zinea… 150 artista inguru igoko dira Loraldiak proposatutako 14 oholtza edo gune ezberdinetara. 

Eustoker: edukiak sare sozialetan eta euskaraz sortzeko ekimena

Sustatu
2023-03-06 : 08:48

Ikasplay-k eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak "Eustoker" proiektua sortu dute, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin. Helburua? Nerabe eta gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialetan (Tik Tok, Instagram eta Youtuben) euskarazko ikus-entzunezkoak gauzatzeko baliabideak eta gakoak eskaintzea eta sare sozialetan euskaraz arituko den pertsona kopurua handitzea.

Errigoraren eskaintza oparoa aurtengo udaberrirako

Sustatu
2023-03-03 : 10:27

Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko produktu paregabeekin despentsa betetzeko aukera da aurtengo udaberrian Errigora elkarteak dakarrena. Hemen da aukera bertako elikagaien alde egiteko, euskaraz kontsumitzeko, auzolana bultzatzeko, ekoizpenean bidezko harremanak sustatzeko. Udaberriko eskaintza honen eskaera egin daiteke, martxoaren 29a bitartean, hemendik.

 

1

Mikel Martin EHGAMeko militantea hil da

Sustatu
2023-03-02 : 16:09

Mikel Martín Conde (Errenteria, 1954) LGTBI aktibista euskalduna hil da, minbiziak jota, gaur goizean. Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduko (EHGAM) hastapenetako ekintzaile bat izan zen. 

Zuzenean katalanez jokatzen, eta zuzenean euskaraz Chat GPT adimen artifizialarekin berriketan

Sustatu
2023-03-02 : 15:46

Zuzeneko bi ariketekin bete dugu Segura Irratiarekin eta Twitch bidez egindako saio hau. Batetik, Un Cop Al Dia aplikazioan jokatu dugu zuzeneko partida, Egunean Behin jokoaren katalanezko bertsio irten berriarekin. Bestetik, Chat GPT adimen artifizialeko sistema berritsuarekin aritu gara, demostratzeko:

  • a) euskara ondo ulertzen du
  • b) euskaraz erantzuteko gai da, guztiz zuzen egin ez arren
  • c) lotsarik gabe esaten ditu gezurrak

 

Txat adimentsuak gezurti gezurtero batzuk dira

Sustatu
2023-03-01 : 09:12

Adimen Artifizialeko testu/txat sortzaileek naturaltasun handiz eta berehala erantzuten dizute. Baina beti egiarekin ari direnik ez dirudi. Ingelesezko adibide flagranteak dokumentatu dira ChatGPT-rekin eta beste tresna batzuekin. Joan den asteko bi adibide dakarzkigu hona, erabiltzaile euskaldunek ChatGPTri planteaturiko galderekin.

15 Minutuko Hiria azaltzen

Sustatu
2023-02-28 : 10:44

Azken aste hauetan Alt-right eskuin-muturrak eta oro har konspirazionista erreakzionarioek "gerra kulturalen" jomugan jarri duten kontzeptuetako bat 15 minutuko hiriarena da. "Autoz ibiltzeko askatasuna kendu nahi digute! Hirieta ghetto kontrolatzaileetan giltzapetu nahi gaituzte!". Gehiegikeria absurdo horien gainetik, begiratu diezaiogun ideiari, azalpentxo saiakera bat.

Ikusgela proiektua TikTok-en Zortziko Txikiarekin

Sustatu
2023-02-27 : 11:12

Ikusgela proiektuak, "mundua ulertzeko bideoak" sortzekoak (euskarazko Wikipediak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin bultzatua), bideo sorta berria ekoizteari ekin dio: Zortziko Txikia, bideo bertikalak, Tik Tok-en kontua sortuz eta bideo formatu berriena Wikipedian ere txertatuz

Appa Zarautz, garapen iraunkorra lantzeko lehiaketa app bidez

Sustatu
2023-02-27 : 08:32

APPA Zarautz aplikazio baten bidez Zarautzen martxoan garatuko den lehiaketa bat da. Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren helburuak herriko gazteengana gerturatzea du helburu Zarauzko Udalak antolatu duen lehiaketak, eta martxoaren 1etik 18ra bitartean ospatuko da. Eguneroko saria egongo da partehartzaileentzat, eta ondoren ekitaldi batean lehiaketa kolektiboa eta sari gehiago.

Euskararen sailkapena Frantziako munduko hizkuntzen barometroan

Sustatu
2023-02-26 : 13:23

Frantziako Kultura ministerioak egiten duen Munduko Hizkuntzen Barometroak 38. posizioa ematen dio euskarari. Metodologia bitxi eta seguruenik kritikagarria duen sailkapena dela azpimarratu dute batzuek, bere helburua delarik, itxura batean, frantsesa posizio onean uztea: bigarren, ingelesaren ondoren.

Berlinalen '20.000 erle espezie' euskal filma, eta berritasun bat, telesail onenari saria

Sustatu
2023-02-25 : 18:40

Gaur amaitzen den Berlinale 2023ko Berlingo Zinemaldian berritasun nabarmen bat: A kategoriako zinemaldi baten kasuan (Donostiakoa ere hala da), lehen aldiz telesail batek saria eramango du. Hori jakinarazi da jada, eta zeremonia jarraian da iluntze honetan. Zuzenean ikusteko aukera, oraintxe hemen, gogoratu '20.000 erle espezie' Estibaliz Urresolarena Urrezko Hartzaren lehian dagoela. Eguneraketa, 21:00. Bai, euskal film horretako aktore gazteak, Sofia Oterok, irabazi du sari bat, aktore onenarentzako Zilarrezko Hartza!

Roald Dahl-en harira, haur eta gazte literatura libre baten aldeko manifestua

Sustatu
2023-02-25 : 10:29

Polemika izan da literaturaren munduan azken asteetan, Roald Dahl idazlearen umeentzako ingelesezko edizio berrietan “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu direlako. “Hizkera iraingarria saihestu” eta “askotariko sentsibilitateak” aintzat hartzeko egin du hau Puffin argitaletxeak, esan dutenez (Argiak kontatu du hemen, adibidez). Orain, Espainiako OEPLI-IBBY elkarteak (Espainiako Haur eta Gazte Liburuaren erakundea, non Galtzagorri elkarte euskalduna dagoen), manifestua atera du kezka adieraziz "haur eta gazte literaturan zabaltzen ari den politikoki zuzenarekiko joerarekiko".

Egunkariaren itxiera: duela 20 urteko Sustaturen artxiboetara begirada

Sustatu
2023-02-23 : 16:51

Aste honetan Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 20. urteurrena izan dugu. Kolpe traumatikoa euskal kulturarentzat eta euskararentzat. Interneteko hedabide gaztea zen Sustatu orduan, eta gure artxiboari begiratuz gogoratu dugu hura Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan, izan ere, 2022ko otsailean eta martxoan gai hartaz idatzi ziren dozenaka artikuluak gordetzen baitira geure biltegian.

OpenAssistant txat adimentsua euskaraz trebatzeko aukera

Sustatu
2023-02-23 : 09:42

ChatGPT delako sistema adimentsu ezagunak duen alternatiba libre nagusia izan nahi du OpenAssistant delakoak. Txatetan oinarritutako laguntzaile bat da OpenAssistant, atazak ulertzen ditu eta bestelako sistemekin elkarreragin dezake. Erraz hedatu eta pertsonalizatu daiteke eta doako eta kode irekiko software gisa garatu da; eta euskarak ere badu tokia proiektuan.

'Egunero behar genuen', eta eguneroko sostengua behar du Berriak

Sustatu
2023-02-20 : 12:16

Berria egunkariak zabaldu du oharra, gaurko Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 20. urteurren honetan, "oroitzeko eta salatzeko eguna" dela gaurkoa. Baina haria ez dela eten, eta horrela izaten jarraitzeko, funtsezkoa dela komunitatearen sostengua Berriarentzat, konpromisoa ekarpen ekonomiko bilakatu, eta Berria diruz sostengatu. Eta alde horretatik, aste honetan, kanpaina berezia: otsailaren 26a bitartean gehitzen direnek Berrialaguna ekimenera, jasoko dute ipari Imanol Murua Uriaren liburu berria, 'Egunero behar genuen'.

“Justizia” euskarafobikoari planto egiteko deialdia Nafarroan

Sustatu
2023-02-19 : 09:02

“Justizia” euskarafobikoari planto egiteko, eta kaleak euskaraz nahi dituztelako, elkarretaratzea antolatu du Euskararen Defentsarako Sarea izeneko taldeak otsailaren 23an (osteguna), 18:00etan, Iruñeko Konstituzioaren plazan: "Nahikoa da! Euskaldunon aurkako erabakiez nazkatuta gaude! Kaleak Euskaraz!" leloekin egiten zaio dei euskalgintzari, bereziki Nafarrokoari.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››