Teknologia albisteak

IMHk Txirbil-harroketa oinarrizko eskuliburua euskaraz kaleratu du.

Erabiltzailearen aurpegia
edurne bilbao - IMH
2007-01-12 : 09:01

IMH Makina Erremintaren Institutuak tailerrean lanean jarduteko txirbil harroketari buruzko oinarrizko eskuliburua kaleratu du euskara hutsean. Lana Iñigo Unanue teknikariak prestatu du, urteetan enpresa industrialetan aritu ondoren ikusi izan dituen beharrak mugituta eta lanbide heziketako iraskaleentzat bereziki erabilgarria izango dena. Erabili.com-ek ere jaso du honen berri.

Aste honetan, www.erabili.com -en agertu da informazioa eta ongi adierazten du eskuliburu hau argira ateratzeko arrazoiak eta helburuak.

www.erabili.com -en adierazten den bezala, Iñigoren arrazoriak honakoak dira:

Egilearen arrazoiak:

"Duela lau urte irakasle bezala Elgoibarko Makina Erreminta Institutuan hasi nintzen nire lehenengo ikastaroak ematen langileentzat. Ikastaroak erdaraz irakasten nituen. Zergatik erdaraz irakatsi ni neu euskalduna izanik?

Gaur eguneko ikasgeletan erabiltzen den txirbil-harroketa gaiaren inguruko materialaren kalitatea kontutan harturik, eta jakina, eskuartean erabilitako apunte eta eskuliburuak zaharkituak zeudela kontziente izateak bultzatu ninduen esku liburua idaztera. Gainera, txirbil mekanizazio gaietan euskara hutsean dagoen eskuliburu kopurua urria denez ahalegintxoak mereziko zuela pentsatu nuen. Nire zalantza bakarra, nire euskara egokia izango zen ala ez nire buruari galdetzen nion, eta nire helburuetariko bat bete dela ikusi dut".

Eskuliburua IMHk 2006ko udazkenean IMHk antolatu zuen 30+10 mintegian aurkeztu zen; Sustatun ere eman zen honen berri eta bai erabili.com -en eta baita www.imh.es gunean eskuragarri dago.

Erantzun

Sartu