Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nafarroako kale-izendegiak on-line ikusteko

Idoia Soto - Lotura S. Coop.
2007-01-11 10:01

Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioa Departamentuak, Informazio Gizarterako Zuxendaritza Nagusiarekin elkarlanean, Lotura enpresari aplikazio bat enkargatu dio, Nafarroako udalerrietako kale-mapak kontsultatu ahal izateko. Aplikazioa web bidez kontsultatu ahal izango da eta, nabigatzeko zenbait tresnaren bidez (handituz, urrunduz eta mugituz), 012-Infolocal telefono-zenbakian emandako informazioa kontsultatu ahal izango da bertan; hainbat elementu ere aurkitu ahal izango dira: kaleak, eraikin interesgarriak, erakundeak… Kale-izendegiak SITNA Nafarroako Lurralde Informazio Sistemak emango ditu (http://sitna.cfnavarra.es) eta, horri esker, kale mapak eta izenak eguneratuta eskuratu ahal izango dira. Aplikazioaren bidez, kale-izendegiak modu txukunean eta koherentean eta eguneratuta kontsultatu ahal izango dira: elkartuta egongo dira SITNAk emandako datu baseko mapak eta kaleak batetik, eta ANIMSAk kudeatzen duen INFOLOCAL datu baseko informazioa bestetik. Aplikazioaren bidez, halaber, udalen web orrietan udalerriko kale-izendegia sartu ahal izango da, Flash teknologia erabiliz. Erabiltzaileak nahi duen moduan ibili daiteke mapan; izan ere, aplikazioak duen tresna-barrari esker, § mapan edonola mugi daiteke: gora, behera, ezkerrera eta eskuinera. § Ikusten ari den zona handitu edo txikitu daiteke. § Mapako edozein zona inprimatu daiteke. § Mapa beste erabiltzaile bati bidali dakioke, posta elektronikoz. § Interesguneei buruzko informazioa kontsulta daiteke: hotelak, jatetxeak, zineak, antzokiak… § Ekitaldiei buruzko informazioa kontsulta daiteke.

2001az geroztik Infolocal elkarteari atxikitako udal nafarrek edozein informazio mota eskaintzen dute: udal informazioa, informazio orokorra, telefono bidezko tramiteak, udal jardueretan izen-emateak (kreditu txartelarekin kobratuz eta guzti), herritarren abisuak, kexak eta iradokizunak erregistratzea, inkestak eta egiten diren telefono-deiak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu