Informatikari Euskaldunen Biltzarra 2007: Web 2.0 hemen
2007-01-02 11:01
UEUk, honela azaltzen du bilkuaren motibazioa:
"Jakina denez, web 2.0, teknologia multzo bat ez ezik, jarrera berri bat ere bada; horregatik, seigarren bilkura honen egitarauan, bi ikuspuntuoi buruz, teknologikoari zein filosofikoari buruz, alegia, jardungo duten hizlari adituak aurkituko ditugu. Hitzaldiak ez ezik, web 2.0 tresnak erabiliz izandako esperientzia aberasgarriak eta azken aldian garatu diren aplikazio berriak bilkurako parte hartzaileei azaltzeko aukera ere izango da."
Ekarpenak aurkezteko hemen. Baita software erakusketan parte hartzeko aukera ere.
Aurreko urteetako Informatikari Euskaldunen Biltzarrak honako hauek izan dira:
- Euskarazko softwarea (1996)
- Euskara eta Internet (1998)
- Informatikaren irakaskuntza eta informatika irakaskuntzan (2001)
- Informatikaria gizarte elektronikoan (2003)
- Softwaregintzaren erronka berriak (2005)
Erantzunak kargatzen...