Sustatu logoa Teknologia albisteak

Google Zeitgeist 2006: gezurra esan digute

Google Zeitgeist izenarekin, munduko bilatzaile indartsuenak, termino bilatuenen zerrendak argitaratzen ditu aldika. Urteroko laburpenak joera garrantzitsuen seinaletzat jotzen ziren. Baina deskubritu da, 2006rako eman zigutena, Bebo zela termino bilatuena, ez dela egia.

Hauxe da Googlek abenduan publiko egin zuen zerrenda: 2006ko bilatuenak.

Ingelesez ez dago anbiguetaterik: Top searches, bilatuenak. Eta zerrendan goi-goian Bebo eta Myspace. Bilaketa horiek, Interneteko bi webgune sozial handitara eramaten dute: Bebo eta MySpace , miloika erabiltzailek beren webgune, kontaktu-sare eta eduki pertsonalekin bete dituzten lekuak.

Hala ere, zerrenda susmagarria iruditu zitzaien batzuei, eta argien, Search Engine Land guneak demostratu zuen tranpa egon behar zela hor. Google bera erabili zuen, Google Trends zehazki, terminoen popularitate konparaketak egiteko.

Azkenean, Googlek berak onartu du Zeitgeist ez dela termino bilatuenen analisi bat, gauza askoz ere filtratuagoa baizik. Uler daiteke pornografiarekin zerikusia duten generiko batzuk kentzea, baina, Googlek berak dio eBay bezalako generikoak ere kendu dituztela. eBay generikoa bada, MySpace edo Bebo ez?

Ondorioa: Google Zeitgeist ez da jada jendeak sarean benetan bilatzen duenaren ispilu, Googlek nahi duenaren ispilu baizik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu