Sustatu logoa Teknologia albisteak

AppleTV multimedia estazioa eta iPhone

Appleberri blogean, MacWorld 2007 biltzarrean atzo San Frantziskon (AEB) aurkeztutako Apple produktu berri biren (AppleTV multimedia estazioa eta iPhone) informazioa dago. Bertatik ala urrunetik, jarraipen zehatza egin dio Biltzarrari blog honen maczale euskaldun saiatuak.

Hala aurkezten ditu tresnak Appleberriko blogariak:

AppleTV. Aparailu hau, telebistarekin dabilen ordenagailu txiki bat da. Pc edo Mac sistemekin erabil daiteke eta iTunes liburutegian daukazun guztia sinkronizatzen du ordenagailuak, zuk nahi duzunean atsegin duzuna ikusi ahal izateko. Sistemak, wi-fi teknologia erabiltzen du ordenagailuekin konexioa ezartzeko, baina ez dago arazorik etxean wi-fi sare bat ez baduzu, edo ordenagailuak, wi-fi txartelik ez badauka, Ethernet-ekin badabil. (...) Sistema, argazki, musika, bideo eta podcast-ekin aritzeko pentsaturik dago. (...) Diseinuz Mac Mini-aren oso antzekoa da baina meheagoa. Karratua da, eta alde bakoitzak 20 zm inguru neurtzen du zabaleran, eta 3 zm garaieran. (...) AppleTV-az gozatzeko behar den bakarra, telebista panoramiko bat da, eta noski, eduki guztia dagoen ordenagailu bat. Mac OS X beharrezkoa da Mac-en kasuan, 10.3.9 bertsiotik gora. PC-etan, Windows XP (SP2 instalatuta egon behar da), eta iTunes behar dira. Prezioa 289 €-takoa da, baina nahiz eta Apple Store-ean jada salgai egon, banaketak ez dira otsailerarte egingo.

iPhone. Sarrera, hiru produktu aipatuz egin du (Steve Jobs-ek), hasteko iPod-a aipatu du, ondoren, telefono mugikor bat, eta azkenik, interneterako arakatzaile bat. Hurrengo esaldia, berak guztia aparatu bakarrean eskainiko digula izan da. Aparailua benetan konplexua da. Pantaila 3,5 hazbete ditu, widescreen izenarekin definitu du berak, hau da, luzezka da, oraingo iPod-arena baino luzeagoa behintzat. Gadget-ak, mugikor funtzioak, iPod funtzioak, nabigazioa, eta ia-ia sistema operatzaile funtzioak betetzen ditu.(...) Argazkietan nabigatzeko, iPhoto programaren oso antzeko sistema bat erabiltzen du, Safari erabiltzen du Internet arakatzeile, Mac Os X-en erabiltzen den nabigatzeile berbera. Mugikorrak, Google Earth ere dakar instalaturik, eta zu zeu non zauden lokalizatzeko sistema bat ere badu, nahiz eta ez duten horren inguruan zehaztasunik eman. Email-ak ere batu daitezke mugikorrean, imap eta pop3 sistema onartzen dituelarik.

Proiektuen deskribapen osoa, hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu