Sustatu logoa Teknologia albisteak

Txikichef, munduko sukaldaritzako libururik onenaren sarira

esanz - Hariadna Editoriala
2007-01-04 15:01

8.000 aletako batzuk euskaraz daude, eta gaztelaniaz besteak, salgai liburu-denda nagusietan eta Hariadna Editorialaren webgunean. Hariadna Editorialak argitaratutako liburuan haurrei zuzendutako 75 errezetatik gora agertzen dira. Lau eta hamar urte arteko 23 haurrek parte hartu dute Txikichef liburuan, Andoni Luis Aduriz sukaldari famatuarekin batera. Errezeta horiek, argazki alaiez, esaera zaharrez, jokoez eta ipuinez lagundurik datoz, haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz.

Txikichef liburuaren helburuetako bat haurrei sukaldeko ateak irekitzea da, txikienak ere elikaduraren garrantziaz jakitun izatea eta, hori guztia, oso dibertigarria izan daitekeela ikusaraztea.

Munduko sukaldaritza libururik onenak, The Gourmand Word Cookbook Awards 2006, apirilaren 7an Txinako Beijing hirian egingo den ekitaldian ezagutaraziko dira.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu